FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 49 de 50    

Udalek eta Hezkuntza Ministerioak elkarrekin lan egingo dute nazioarteko bikaintasun-campusaren ezarpenean

Espainiako Udalek eta Hezkuntza Ministerioak elkarrekin lan egingo dute nazioarteko bikaintasun-campusa Espainiako unibertsitateetan garatzearen eta ezartzearen arloan. Halaxe adierazi dute FEMPko lehendakariak, Pedro Castrok, eta Unibertsitate idazkari nagusiak, Màrius Rubiraltak, berriki FEMPren egoitzan egin duten bilera baten amaieran.

Tokiko enplegu-zerbitzuak redtrabajo@-n

Tokiko erakundeek aktiboki parte hartuko dute Espainiako Gobernuak, Interneten bidez, enplegua bilatzeko eta enpresak sortzeko abian jarri duen lantresna berrian. FEMPren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren arteko akordio batek tokiko enplegu-zerbitzuak redtrabajo@-ra txertatzea eta udalek atari horren erabilera partekatzea ahalbidetuko du, Administrazio ...

FEESLren konturako proiektuak kontratatzeko laguntza

Bartzelonako Diputazioak material-sorta bat prestatu du, udalei Toki Enplegurako eta Iraunkortasunenerako Estatu Funtsaren (FEESLren) kontura finantzatutako proiektuak kontratatzea erraztea ahalbidetzeko.

Pedro Castro UGTko automozio-sektoreko ordezkariekin bildu da

FEMPko lehendakariak, Pedro Castrok, bilera bat eduki du MCA-UGTko idazkari nagusi eta automozio-sektoreko idazkariarekin, Rogelio Menarekin, eta MCAS UGT Madril-eko idazkari nagusiarekin, Mariano Hoyorekin, gai nagusi moduan garraio publikoa izan dutela.

FEMPk konpainia elektrikoekin hitz egingo du azken baliabideko tarifei buruz

FEMPk konpainia elektrikoekin negoziatuko ditu azken baliabideko hornidura kontratatzeko ezarriko diren baldintzak, udalen aldetik kontratatzeko baldintzak, alegia; izan ere, udalak arazoak izaten ari dira, prezio arautuko tarifa elektrikoak desagertu direnetik.

    Página 49 de 50