FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 14 de 50    

Gobernua FEMPekin bilduko da, energia aurrezteko neurriak koordinatzeko

Gobernua FEMPeko eta autonomia-erkidegoetako ordezkariekin bilduko da hurrengo astean, administrazio publikoetan energia aurrezteko neurriak koordinatzeko xedez, Alfredo Pérez Rubalcaba presidenteordeak Ministro Kontseiluaren ondoko agerraldian iragarri duenez

Elkarreragingarritasunaren Espainiako Kongresuak GOBLOnet saritu du

FEMPen GOBLOnet sareak (Tokiko Gobernuak Sarean) aipamen berezia jaso zuen Elkarreragingarritasunaren eta Segurtasunaren Espainiako Kongresuan, izaera berritzaileagatik. Kongresua Espainiako Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrikan amaitu zen, otsailaren 23an Madrilen.

Toki-garapeneko proiektuetarako Europako laguntzak

Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak laguntzak emango ditu toki eta hiri garapenerako proiektuetarako. Laguntzok 20.000 eta 50.000 biztanle arteko udalerriek eskatu ahal izango dituzte, baldin eta probintziako hiriburu ez badira eta autonomia erkidego hauetan badaude: Andaluzia, Extremadura, Galizia, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta Leon, Murtzia eta Kanariak. Halaxe jaso ...

Europako Gizarte Funtsaren 2011ko laguntza-deialdia ireki dute

Europako Gizarte Funtsaren aurtengo laguntza-deialdia argitaratu dute otsailaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean. Guztira 81,58 milioi euro bideratuko dituzte «enplegurako eta gizarteratzerako tokiko ekimenak bultzatzeko hitzarmenak, sareak eta elkarteak sustatzeko».

FEMPek malgutasuna gomendatzen du bide publikoan terrazak instalatzeko bete beharreko betekizunetan

FEMPek ordenantzak berrikustea gomendatuko die udalei, bide publikoan taberna eta jatetxeetako terrazen jarduera gehiago bultzatzeko. Hain zuzen ere, terrazak ipintzeko baldintzak malgutzea da gomendioa, denbora-tarte, espazio, bide publikoa okupatzeko modalitate eta altzari nahiz gainerako elementuei buruzko arauei dagokienez. FEMPen Batzorde Exekutiboak, halaber, ...

    Página 14 de 50