Atzerritarren Erregelamenduaren zirriborroa aurkeztu dute
Anna Terrón Immigraziorako eta Emigraziorako estatu idazkariak Atzerritarren Erregelamendu berriaren proiektua aurkeztu du gaur.Erreformak udalen eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza-mekanismoak indartzen ditu, eta erregulartasunaren kulturan oinarritutako eredu bat finkatzen du, lan-merkatuarekin loturik
Bitarteko toki-gobernuak, oinarrizko zerbitzuak berdintasunez eskuratzeko berme-emaile
Udalerri txiki askotan, probintzietako diputazioek, kabildoek eta uharteetako batzordeek bermatzen dute herritarrak bertan geratzea, eta oinarrizko erreminta dira bitarteko gutxi dituzten tokiko administrazioak modernitzatzeko.
Espainia da bere hiri jardunbide egokiengatik Nazio Batuen Erakundeak gehien saritu duen estatua
Hirietako bizi-baldintzak hobetzeko Dubai 2010 - Jardunbide Egokien Nazioarteko Zortzigarren Sariak eman dituzte. Bartzelona eta Noaingo udalek lehenengo saria jaso dute. Sari hauek NBE–HABITATek ematen ditu eta Espainiako Sustapen Ministerioaren laguntza dute.
FEMPeko lehendakari Pedro Castroren ustez, ez da gogogabetzeko unea, Espainiak ematen duen garapenerako laguntza politika sendotzeko garaia da eta, horretarako, jadanik hasitako bideak finkatu behar dira, hala nola MUNICIPIA programa. Gure herrialdea munduan erreferentzia da gai honetan, Getafeko alkateak esan zuenez, eta, horregatik, bera buru den Federazioak ...
Palmako alkate Aína Calvok, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluari (EUEK) tokiko gobernu eta eskualdeen ordezkari gisa, Europan lidergo handiagoa ematearen alde egin du, erakunde honen 60. urteurrena dela-eta gaur Genevan egin duen mintzaldian. EUEKeko lehendakari-kidea den Calvok kohesio politika EBren helburu iraunkor bihurtzea ere proposatu du eta Kontseiluaren ...