FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 39 de 50    

Tokiko gobernuek aho batez babesa eman diote finantza publikoen iraunkortasunerako akordioari

Tokiko gobernuek aho batez babestu dituzte finantza publikoen iraunkortasunerako 2010-2013 aldirako akordioa eta ekitaldi horietarako defizit ildoa, Toki Administrazioaren Batzorde Nazionaleko (CNAL) Ekonomia, Finantza eta Zerga Araubidearen Azpibatzordeak gaur egindako bilkuran.

2011-2013 aldirako aurrekontu-egonkortasunaren helburua onetsita

Ministroen Kontseiluak 2011-2013 aldirako aurrekontu-egonkortasunaren helburua eta Estatuaren 2011ko aurrekontuetarako gastu ez-finantzarioaren muga onetsi ditu. Helburu horietan gauzatu da Gobernuak eta administrazio publiko guztiek hartutako konpromisoa, hots, Europako Batzordeak ezarritako helburuak betetzea 2013an, %3ko defizit publikoa edo txikiagoa aurkeztuz.

Senatuak Kulturarako %1ari buruzko mozioa onetsi du

Senatuak mozioa onetsi du Gobernuari eskatzeko komunikazio bide errazak ezar ditzala Kulturarako %1aren Ministerio arteko Batzordearen eta FEMPen artean. Ganbera horretako Kultura Batzordeak onetsitako testuak eskatzen du koordinazio bide berriak bila daitezela, lehendik daudenen osagarri, ministerio arteko batzorde horren eta Federazioaren arteko informazio trukea ...

Gizarte eta kultur aniztasunaren integrazioa, periferiako hirien garapenaren oinarri

Bestelako mundu bat posible dela eta hirietatik eraikitzen hasi behar dela sinetsita, hiri handien inguruetako alkateak, hiru egunez Getafen egin duten bileran, euren udalerrietan erabiliko dituzten politiken ardatz nagusiak zirriborratu dituzte. Hauek lirateke politika horien oinarriak: gizarte eta kultur aniztasunaren integrazioa, hiri plangintza iraunkorragoa eta ...

Landa-garapen iraunkorreko lehenengo programa onartu da, 1.810 milioi eurokoz hornitua

Gobernuak, azkeneko Ministro Kontseiluan, 2010-2014 aldirako landa-garapen iraunkorreko lehenengo programa onartu zuen, honako helburu hauek dituena: landa-ingurunearen despopulazioa geldiaraztea; lurralde horietako ekonomia bultzatzea, eta udalerri horietan bizi den populazioaren bizi-kalitatea hobetzea. Inbertsioa 1.810 milioikoa izango da, eta Estatuak eta autonomia- ...

    Página 39 de 50