FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 44 de 50    

Gobernuak Estatuko Administrazioaren berregituraketa onartu du, eta goi-kargudunak murriztea erabaki du

Gobernuak Estatuko Administrazio Orokorreko egiturak arrazionalizatzea, goi-kargudunak murriztea eta enpresa-sektore publikoa birmoldatzea onartu du, Gobernuaren zorroztasun-neurrien barruan, hau da, aurrekontu-egonkortasuna eta defizit publikoa murriztea lortzeko neurrien artean.

FEMPk tokiko finantzazioari eta gobernuari buruzko Kongresuaren mozioa babestu du

FEMPren Batzorde Eragileak, gaur Madrilen bilduta, babestu egin du Diputatuen Kongresuak joan den apirilaren 14an onartutako mozioa, non Gobernuari eskatzen baitzaio oraingo bilkura-aldia amaitu baino lehen, Parlamentura igor dezala Tokiko Gobernuaren eta Administrazioaren Oinarrizko Legea, Tokiko Finantziazioaren Lege berriarekin batera.

Ekaitzak udal-azpiegituretan izan dituen eraginak arintzeko laguntzak

Apirilaren 29tik maiatzaren 29ra arte, irekita egongo da ekintzak eta beste hondamendi natural batzuek eragindako tokiko eta uharteetako gobernuek laguntza eska dezaten beren azpiegituretan eta instalazioetan izan dituzten kalteak arintzeko. Horrela jasota geratzen da hondamendiengatiko dirulaguntzen esparrua zabaltzen duen Lurralde Politikako Ministerioaren errege- ...

Gobernuak etxebizitzen birgaitzea sustatzeko gizarte-plataforma bultzatuko du

Etxebizitza Ministerioak eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea, irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa sustatzeko gizarte-plataforma bat sustatuko du. Hiru administrazioek eta sektore pribatuak parte hartuko dute plataforma horretan, eta jarduera nagusitzat izango du herritarrei laguntzeko bulego teknikoen sare bat sortzea.

Droga Eskariaren Murrizketaren aldeko Hirien EU-LAC Aliantza sortu da

Udal-eremuan drogen eta alkoholaren kontsumoa prebenitzeko politika publikoak, planak eta ekintzak, eta drogen mendeko diren pertsonen tratamendua eta haien gizarteratzea sustatzea, horiexek dira Droga Eskariaren Murrizketaren aldeko Hirien EU-LAC (Europar Batasuna-Latinoamerika eta Karibe) Aliantzaren helburu nagusiak. Aliantza hori, hain zuzen ere, Lugon sortu zen, ...

    Página 44 de 50