FEMP osatzen duten alderdi politikoen eledunak bat etorri dira Federazioak izan beharreko eginkizun instituzionala azpimarratzeko orduan. Horien ustez, Federazioak estatuaren eta autonomia-erkidegoen hizketakide izan behar du, eta gainera ekintza-batasunaren alde ere egin behar dute, tokiko gobernuentzako beste estatutu bat lortu ahal izateko, beste finantziazio-sistema ...
Sartu da indarrean berankortasunaren kontrako araudi berria
Jada argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean 15/2010 Legea, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren kontra egiteko neurri berriak ezartzen dituena. Uztailaren 7an jarri zen indarrean araudi berria, eta aukera ematen du kreditu-lerro zuzenekoa eta lehentasunezkoa abiarazteko tokiko erakundeei laguntzeko autonomoei eta enpresei zor dietena ordaintzen.
FEMP tokiko gobernuari buruzko legediaz eztabaidan El Escorialen
Autonomia-erkidegoetan gertatzen ari diren estatutu-aldaketak eta estatu barruko tokiko gobernuari buruzko araudia berria; horixe izan dute ahotan El Escorialeko udako ikastaroen barruan FEMPek antolatu duen Topaketaren bigarren egunean. Udalerrien Lurraldeko Federazioko Valentziako presidentea, Elena Bastida, eta Extremadurako presidentea, Ramón Díaz, izan dira bertan. ...
Alkate eta zinegotzien soldatak legez arautu beharra, udal-kudeaketako gardentasun handiagoa eta, batez ere, toki-araubidearen eta finantziazioaren erreforma bultzatzeko hitzarmen politikoa lortu beharra; horiek izan dira El Escorialen egiten ari den FEMPeko eztabaida-foroan alderdi politikoek adierazitako adostasun-puntu nagusiak.
Gaspar Zarríasek iragarri du Gobernuak irailean aurkeztuko duela Toki Gobernuari buruzko Lege berria
Gobernuaren aurreikuspenen arabera, irailean hasiko den bilera-aldian igorriko dio Parlamentuari Toki Gobernuari buruzko Lege berria. Lege hori, 1985az geroztik indarrean dagoena eguneratuko du eta gizarte-bizitzaren funtsezko gaiak biltzen ditu eta herrialdeko udalerri guztien jarduerarako ezaugarri komuna izango da.