FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 45 de 50    

Egoera zailak, irtenbide berritzaileak: Malagak hartu ditu Modernizaziozko VI. Jardunaldiak

Administrazio publikoei planteatzen zaizkien etorkizuneko erronkak irtenbide berritzaileak aplikatuz, horixe da Modernizaziozko eta Kalitatezko IV. Jardunaldien abiapuntuko proposamena. Jardunaldi horiek gaur eta bihar egingo dira Malagan, bertako udalaren eta FEMPen gerizpean.

Pedro Castrok tokiko papera berretsi du Lugon, droga-mendetasunen prebentzio eta tratamenduaren arloan

FEMPko lehendakariak, Pedro Castrok, tokiko gobernuen paper garrantzitsua aldarrikatu du, dela droga-mendetasunen prebentzioko politiken abian-jartzean, dela eragindako pertsonen eta haien familien artan; horrela adierazi du Europa, Latinoamerika eta Karibe Drogei buruzko Alkateen Gailurraren irekiera-ekitaldian. Ekitaldi hori, hain zuzen ere, Lugon egiten ari da, gaurtik ...

FEMPk bat egin zuen lau militarren heriotzagatik egin den dolu ofizialeko egunarekin

FEMPko lehendakariak, Pedro Castrok, iragarri zuen FEMPk bat egiten zuela apirilaren 19rako, Haiti inguruan Espainiako lau militar istripuz hil direla eta, deitutako dolu ofizialeko egunarekin.FEMPko lehendakariak, gainera, dei egin zien Espainiako tokiko gobernuei deialdi horrekin bat egin zezaten.

Hondamendiengatiko kalteak ordaintzeko 131,5 milioiko kreditua onartu da, eta diputazioek kudeatuko dute

Apirilaren 16ko Ministro Kontseiluak Lurralde Politikako Ministerioaren aurrekontuan aparteko kreditu bat –131.554.000 eurokoa, hain zuzen ere–, ematea onartu zuen, probintzia-diputazioen eta irletako kabildoen udal-mailako azpiegitura eta ekipamenduetan eta errepide-sarean izaten diren kalteak ordaintzera bideratutako dirulaguntzak emateko.

Berreskuratze ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko Errege Dekretua argitaratu da; neurri interesgarriak jasotzen ditu Tokiko Gobernuentzat

Apirilaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da berreskuratze ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko neurriak ezarri dituen Errege Dekretua. Gobernuak onartu zuen Ministroen Kontseiluaren azken bileran, eta Tokiko Gobernuen kudeaketari eragiten dioten zenbait neurri interesgarri jasotzen ditu.

    Página 45 de 50