FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

    Página 37 de 50    

Zezenaren Mahaiak hitzarmena sinatu du FEMPekin, tokiko erakundeei zezen-kontuak kudeatzen laguntzeko

FEMPek eta Zezenaren Mahaiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, udalei beren eskumenekoak diren zezen-kontuak kudeatzen laguntzeko. Akordioan jasotakoaren arabera, FEMPek solaskide eta aholkulari baliodun jotzen du Zezenaren Mahaia udalek zezenketaren sektorearekin duten harremanak sortutako zalantzak eta arazoak konpontzeko, betiere, gure herrialdean zezenketak sustatu ...

FEMPek eskatzen du KOI kreditu-lerroa premiaz habilitatzeko, hornitzaileei zorren ordainketa errazte aldera

FEMPeko Batzorde Eragileak erabaki du Gobernuari eskatzea lehenbailehen aplika dezala toki-entitateentzako zuzeneko kreditu-lerroa, enpresekin eta autonomoekin dituzten zor irmo ordaindugabeen ordainketa errazteko, zor horien epemuga 2010eko apirilaren 30a baitzen; izan ere, horixe xedatzen du Merkataritza-eragiketetan berankortasuna saihesteko Legeak, zeinak 30 eguneko ...

2011n udalei zorpetze-muga kentzeko eskatuko du FEMPek

FEMPeko Batzorde Eragileak kide guztien adostasunez erabaki du Defizit publikoaren murrizketari buruzko Errege Dekretuan ezarritako zorpetze-muga 2011. urtean kentzeko eskatzea. Neurriak hasita dauden proiektuei, beste erakunde edo erakunde autonomiadunekin batera finantzatutako proiektuei eta urte anitzekoak direnei eragingo lieke, baita birjarpen-gastuei ere.

Genero-biolentziaren kontrako baliabide guztiak jasoko dira Berdintasun Ministerioaren web batean

Genero-biolentzia dela-eta, Laguntzeko eta Prebenitzeko Baliabideen web-orria (WRAP) jarri du abian Berdintasun Ministerioak. Webean biltzen dituen mapa aktiboetan, herri-administrazioek eta gizarte-erakundeek herritarren eta genero-biolentziaren biktimen esku jarri dituzten baliabideak sartu edo topatu daitezke

GOBLOBOnet-ek goitik behera aldatu du Espainiako Toki Administrazioen lan egiteko modua

Abian jarri eta lehenengo hilabetean, GLOBOnet-ek, FEMPek bultzatutako Tokiko Gobernuen sareak, 20.550 bisita izan ditu; 176.522 orrialde bisitatu dira eta 3.000 pertsonak baino gehiagok eman dute alta Tokiko Gobernuen sare sozialean. Hala adierazten dute FEMPek egindako azterketek. Horietan ere atentzioa ematen du bisitariak mundu guztiko ia ehun herrialdetakoak direla

    Página 37 de 50