Udaltzaingoko zerbitzuak landa-ingurunean
Autonomia-erkidego berean egonik mugakide diren udalerriak udaltzaingoko zerbitzuak izateko elkartu ahal izango dira, landa-eremuen garapena bultzatzeko eta biztanleei zerbitzu gehiago eskaintzeko. Hain zuzen ere, aukera hori jaso du lankidetza horren baldintzak zehazten dituen Ministro Aginduak.
Klimaren Aldeko Hirien VI. Biltzarrak bukatu ditu lanak
Klimaren Aldeko Espainiako Hirien Sareak Vigon egin berri duen VI. Biltzarrean garbi ikusi ahal izan da sarea osatzen duten tokiko gobernuek mugikortasun elektrikoa bultzatzeko eta isuri kutsatzaileak murrizteko asmo irmoa daukatela.
Pontevedrako Barro, Poio, Ponte Caldelas eta Vilaboako udalek, eskualdeko elkarte batean bilduta, eta León, Iruñea eta Mataróko (Bartzelona) udalek Jardunbide Egokien saria lortu dute klima-aldaketaren kontrako borrokan egindako lanagatik. Hirugarrenez eman ditu FEMP erakundeak sari horiek, Klimaren Aldeko Hirien Espainiako Sarearen bidez. Vigon izan da sari-banaketa, ...
Vigoko alkate eta Klimaren Aldeko Espainiako Hirien Sareko presidente Abel Caballeroren aburuz, auto elektrikoa ezartzea Espainiako hirietan klima aldaketaren kontra borrokatzeko «urrats itzela» izan daiteke, oso lagungarria izan daitekeelako hirietan sortzen diren mugikortasun-arazoak konpontzeko eta berotegi efektuko gas-isurketak murrizteko. Zuzentzen duen sarearen ...
Europan maila ertaineko toki-gobernuen jarduera bultzatzeko akordioa, CEPLI konfederazioaren bidez
Europako toki-gobernu ertainak ordezkatzen dituen erakundearen (CEPLI konfederazioa) lana sendotzea eta bultzatzea erabaki dute gobernu horietako ordezkariek, Berlinen eginiko bileran, konfederazio horren solaskide-lana erabakigarria izan dadin Europako lurraldeen arteko kohesioa sustatze aldera.