Lege oharra
1. Lege informazioa eta onarpena
Xedapen hauek, Udalerrien eta Probintzien Federazio Espainiarrak (hemendik aurrera FEMP) Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen www.femp.es (hemendik aurrera Web Gunea) web gunearen erabilera xedatzen dute.
FEMP Espainiako toki erakundeen elkartea da, Barne Ministerioaren Elkarteen Erregistroan 51385 zenbakiarekin erregistratua, G 28 78 39 91 IFK zenbakia duena, eta helbidea Espainian, Madrilgo Nuncio kaleko 8an, 28005 duena. Tfnoa.: 34 91 364 37 00, Faxa: 34 91 365 54 82 eta E-maila: femp@femp.es
Web gunera sartzea doakoa da, erabiltzaileek kontrataturik duten sarrerako hornitzaileak hornitutako telekomunikazio sarearen bitartez egiten den konexioa izan ezik. Zerbitzu jakin batzuk gure bazkideek baino ezin dituzte erabili, eta horietarako sarbidea mugatua da.
Web gunearen erabilerak Web gunearen erabiltzaile (hemendik aurrera Erabiltzailea) izaera ematen du eta Lege Ohar honetan biltzen diren baldintza guztien onespena eskatzen du. Web gunearen zerbitzuaren ematea, Erabiltzailea bertara edo bere bitartez ematen den zerbitzuetakoren batera konektaturik dagoen unera mugaturiko iraupena du. Beraz, Erabiltzaileak adi irakurri beharko du Lege Ohar hau Web gunea erabili nahi duen bakoitzean, izan ere, Lege oharrak eta Lege Oharrean biltzen diren erabilerarako baldintzek aldaketak izan ditzakete eta.
Interneteko erabiltzaileek erabil ditzaketen Web Guneko zerbitzuetako batzuek baldintza bereziak, araudiak eta jarraibideak izan ditzakete, eta horiek, bere kasuan, Lege Ohar hau ordezkatu, osatu edo/eta aldatu egin dezakete, eta Erabiltzaileak onartu beharko ditu, dagokion zerbitzua hasi aurretik.
2. Jabetza intelektuala eta industriala
Web Guneko eduki guztiek, horien artean, enuntziatu gisa soilik, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, teknologia, softwarea, estekak eta ikus-entzunezko edo hotsezko eduki guztiak, eta baita diseinu grafikoa eta kode-iturriak (hemendik aurrera Edukiak), FEMP-aren edo beste batzuen jabetza intelektuala dute, eta ezin izango da ulertu Erabiltzaileari lagatzen zaionik haien gaineko inolako ustiapen eskubiderik, Web Gunearen erabilera zuzenerako erabat ezinbestekoak direnak izan ezik.
Lege ohar hau, bere alde guztietatik, Espainiako legearen menpe dago.