FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Defizita murrizteko neurriak jasotzen dituen Errege Dekretua argitaratu da


Gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu da maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretua, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak hartzekoa. Testu horretan, bada, Gobernuak 2010 eta 2011 urteetan hasiera batean aurreikusitako defizita murrizteko prozesua bizkortzeko duen konpromisoa bete ahal izateko egin dituen proposamenak jaso dira.


Dekretuaren IV. kapituluan toki-erakundeei eragiten dieten ekonomiaren eta finantzaren arloko neurrien multzoa bildu da. Besteak beste, langileen arloan ukitutako baliabideak eta tokiko gobernuek eta haien mendeko erakundeek epe luzera kreditu publikoa edo pribatua eskuratzeko izango dituzten mugak jaso dira.

Errege Lege Dekretuan, orobat, enplegu publikoaren arloko neurriei buruzko kapitulu zabal bat sartu da, bai eta pentsioei eta mendekotasunari buruzko beste neurri batzuk ere. Halaber, zergei, gizarte-segurantzari eta osasunari lotutako neurriak bildu dira. Horiek guztiak osatzeko, gastu publikoak kontrolatzeko kontrol-neurriak ezarri dira.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)