Toki-erakundeei kreditua emateko neurriak 2011ko urtarrilean jarriko dira indarrean
Toki-erakundeei eragiten dieten ekonomia- eta finantza-arloko neurriak, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurrien Errege Lege Dekretuan jasotakoak, 2011eko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean eta urte bereko abenduaren 31ra arte aplikatuko dira.Hori bera argitaratu da gaur, Estatuko Aldizkari Ofizialean, aipatutako Errege Lege Dekretuko 14. artikuluko bigarren puntua zuzentzeko testuan.