FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Aldundiek kudeatuko dituzte hondamendi naturalek jotako udalerrientzako laguntza-planak


Probintzietako aldundiek, kabildoek eta uharteetako kontseiluek koordinatu eta kudeatuko dituzte, Lurralde Politikako Ministerioarekin batera, hondamendi naturalek jotako udalerriei laguntzeko pasa den martxoaren 19an gobernuak onetsitako plana, 131,5 milioi eurokoa.


Funts horretara beste hainbeste jarriko dute udalek, probintzietako nahiz uharteetako erakundeek, autonomia-erkidegoek eta bestelako erakunde publiko zein pribatu batzuek.

Lurralde Politikarako Ministerioaren egoitzan egindako bileran hartu zuten erabakia. Espainiako gobernuko hirugarren presidenteordea, Manuel Chaves, izan zen bilerako lehendakari, eta FEMPeko ordezkari batzuek ere hartu zuten parte; Bartzelona, Toledo, Ourense, Salamanca, Kordoba, Albacete, Badajoz, Cáceres, Guadalajara, Jaén, Málaga, Teruel eta Zamorako aldundietako ordezkariek, Pedro Castro, lehendakaria, guztien buru zela.  Autonomia-erkidegoetako gobernu-ordezkariak ere izan ziren bileran.

Azkeneko denboralearen ondoren kaltetuta geratu diren udaletxe, aldundi, kabildo edo mankomunitateetako azpiegiturak eta ekipamenduak konpontzeko laguntzen agindua zertan den azaldu zuen bileran Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Lurralde Politikako Ministro Manuel Chaves jaunak. Agindu horretako neurrietarako 131,5 milioi euro izango dira orotara, kaltetutako tokiko erakundeek aurkeztuko dituzten konpontze-proiektuen gastuen % 50 ordaintzeko. Guztira, 2.500 toki-erakunde baino gehiago dira kaltetuak, 14 erkidegotan banatuta, gehi Ceuta.