GOBLOnetek ez ezik OpenDNIe proiektuak ere aipamen berezia jaso zuen. Aipamen horiez gain, administraziorik berritzaileenentzako sariak erakunde hauek irabazi zituzten: Lurralde Politikako eta Herri Administrazioko Ministerioak, elkarreragingarritasun proiektu sendotuenarengatik (SARA sarea); Asturiasko Printzerriaren Gobernuak, printzerriko elkarreragingarritasun proiektuarengatik; Almeriako Diputazioak, Prozesuen Bateratze Logikoaren Plataforma (e-Pulpo) ezartzeagatik; eta Terrassa eta Rivas-Vaciamadrideko udalek, haien egoitza elektronikoko proiektuengatik.
Sariok banatuta amaitu zuten kongresua. Orotara, berrogeita hamar arduradun publiko baino gehiago bildu ziren bi jardunalditan, elkarreragingarritasun eta segurtasuneko Espainiako eskemak aplikatzea ardatz hartuta. Bertan, herri-administrazioek esperientziak, teknologiak eta jardunbide-proposamenak trukatu zituzten, aurrerantzean administrazioak araudi hauen eskakizunak bete beharko baitituzte.