FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Berdeguneak iraunkortasun-irizpideei jarraiki zaintzea


Hirietako lorategiak iraunkortasun-irizpideei jarraiki zaintzeak, hiritarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, desgaitasunen bat daukaten pertsonak laneratzeko aukerak ematen ditu, eta horrela onura ekonomikoak eta gizarteratzea lortzen dira. Hala adierazi du Pedro Castrok, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko (FEMP) presidenteak, Getafen gaur bertan izan diren jardunaldien hasieran.


 
  
Castrok adierazi du arduradun politikoen, udal-teknikarien eta herritarren kontzientziazioari esker, gero eta garrantzi handiagoa ematen zaiola iraunkortasunaren parametroari gure hiriak diseinatzeko orduan. Getafeko alkateak hirietan zein herrietan berdeguneak zaintzeko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko egiten ari diren jarduerak nabarmendu zituen, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen aldetik garrantzi handiko ekintzak direlako.
 
«Hirietako berdeguneak zaintzeko zerbitzuen dimentsio iraunkorra» du izenburu Espainiako Parke eta Lorategi Publikoen Elkarteak antolatuta Getafen izan den jardunaldi teknikoak. Bertan, besteak beste, zerbitzu horren oinarrizko alderdiak azaldu dituzte, ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta gizarteratzearen ikuspegitik.