FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Gobernuak etxebizitzen birgaitzea sustatzeko gizarte-plataforma bultzatuko du


Etxebizitza Ministerioak eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea, irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa sustatzeko gizarte-plataforma bat sustatuko du. Hiru administrazioek eta sektore pribatuak parte hartuko dute plataforma horretan, eta jarduera nagusitzat izango du herritarrei laguntzeko bulego teknikoen sare bat sortzea.


 
Bulego horiek laguntza emango dute egin beharreko lanen definizioan, eta eraikin eta etxebizitzen birgaitze-lanen segimenduan eta kontrolean, eta birgaitze-prozesuetan parte hartuko duten agenteen prestakuntza sustatuko du, eta, aldi berean, herritarren artean beren eskueran dituzten laguntzei buruzko informazioa zabaltzen lagunduko dute.
Ministro Kontseiluan erabakitako plataforma horren sorrera Etxebizitza Ministerioaren ekimenez sortzen da, behin hainbat antolakunderen laguntza eta interesa egiaztatuz gero (lanbide-, sindikatu- eta herritar-elkarteak, erakuntzaren eta materialen fabrikazioaren arloko enpresaburu-elkarteak, bai eta tokiko eta autonomia-erkidegoetako administrazioak ere).
Plataforma horren bidez, tarteko diren beste eragile eta erakunde guztien artean modu partekatuan, honako hau bilatu nahi da: dagoen etxebizitza-parkearen birgaitze-obrak erraztea eta sustatzea, sektoreko berrikuntza sustatzea; obretarako laguntzen eta lizentzien izapidetzea bizkortzea; eraikuntzako langileen prestakuntza bultzatzea jarduera horretan; eraikinetako energiaren aurreztea eta irisgarritasunaren hobekuntza indartzea, eta, bereziki, eraikin eta etxebizitzen birgaitzean enplegua mantentzea eta sortzea.