Hiru udalerri saritu dituzte landa-ingurunearen garapen iraunkorreko ekimenengatik
Nekazaritzako hondakinen kudeaketa-eredua, Aldea de San Nicolaseko Udalak abian jarritakoa; erretxina naturalak ateratzea lan-iturri gisa, Cocako Udalak sustatua eta “Ganader@s con escuela” proiektua, 2007az geroztik Somiedoko Udalak garatzen duena, izan dira aurkeztutako 38 udal-ekimenen artean aukeratutako landa-inguruneko garapen iraunkorreko praktikarik onenak, FEMPek deitutako arlo horretako I. kongresuaren baitan.
Enplegua eta garapen iraunkorra
Saritutako hiru praktiken sustatzaileek enplegua sortu eta biztanleria finkatzeko ahalegina egiten dute, garapen iraunkorraren ikuspegitik, nahiz eta ikuspegiak desberdinak diren udalerri bakoitzaren berezitasunen arabera.
Aldea de San Nicolas Kanaria Handian geratzen den nekazaritza-paisaiako azken erreserbetariko bat da eta bere lurraldean babestutako lau espazio natural ditu -irlaren mendebaldeko Biosferaren Mundu Erreserban sartuta daude- eta hor nekazaritza-hondakinak kudeatzeko eredua abian jarri izanaren emaitzak bistakoak dira jada paisaian eta, epe labur eta ertainean, eremu horretako enpleguan ere eragin positiboa izango du.
Aintzatespen hori –bai eta Habitat Espainolaren Komitearena ere, praktika Nazio Batuen Praktika Onen Lehiaketan parte hartzeko hautatu baitu- lortzeko aukera eman dien ekimenak udalerri horretan nekazaritza-hondakinek eragiten zuten arazoa konpondu du:Aldea de San Nicolaseko garapen ekonomikoaren oinarria esportatzeko tomatearen laborantza intentsiboa da, eta nekazaritza-jarduera horren hondakinek eragindako krisiari aurre egin behar izan zion; egoera horren aurrean, udalerriak eredu berria sustatu zuen, langabezia-tasak murriztearen eta ustiategietako eta inguruneko osasun- eta higiene-baldintzak hobetzearen bitartez lurraldearen garapen sozioekonomikoa laguntzera zuzendutako estrategia.
Esku-hartze integratzaileek -Administrazioaren eta sektore pribatuaren parte-hartzearekin-, batzorde teknikoek eta beste jarduera batzuek ahalbidetu dute hondakinen kudeaketa-eredu berria sustatzea eta proposatutako helburuetarantz aurrera egitea –besteak beste, langabezia-tasak murriztea, nekazaritza-ekoizpena berreskuratzea, izurriei aurre egin eta horiek prebenitzea edo azpiegitura egokiak ezartzea-.
Erretxina ateratzea lan-iturri
Erretxina ateratzeko prozesuaren eraginkortasuna hobetzeak ahalbidetu dio Cocari zuzeneko eta zeharkako 150 lanpostu baino gehiago sortzea eta, horrela, biztanleria finka dadin laguntzea.Horrela betetzen dira Udalak, Cocako Villaren eta Lurraren Komunitatearekin lankidetzan, erretxina ateratzeko teknika berriak esperimentatzeko aukera aztertu zuenean planteatu zituen bi helburuak.
Erretxina naturalen deribatuak erabiltzea, petrolioaren deribatuak beharrean, Europako industriak CO2 emisioak murrizteko egiten duen apustua da; erretxina produktu natural eta berriztagarria da eta, egun, nagusiki, garatzeko bidean dauden herrialdeetatik inportatzen da; Cocak Europako lursailik handiena du, Udalak nahiz Villaren eta Lurraren Komunitateak erretxina ateratzeko lerro berriak esperimentatzeko, prozesu horretan langileak prestatzeko eta lortutako emaitzak ezagutarazteko aukera bikaintzat jo zutena.
Nekazaritza-jarduera duin egitea
Udalerriko abeltzaintza-jardueraren garrantzia eskolan ezagutaraztearen helburuak lanbide hori duintzea eta gazteei etorkizunerako aukera ekonomiko gisa aurkeztea dira eta, 2007an, Somiedoko Udala (Asturias), Asturiasko Printzerriko Gobernuarekin eta bailaretako arraza asturiarraren behi-azienden hazleen elkartearekin –ASEAVA- batera, gaztetxoekin jarduera bitxi bat abian jartzera eraman zuten.Haurrentzako berariaz prestatutako abeltzainen lehiaketako epaimahaian parte hartzeko aukera ematen zitzaien, helduak bailiran.
Hiru saio egingo dira prozesu honetan:lehena sarrerakoa izango da, ASEAVAko teknikariek azalduko dute abeltzaintzako ustiategi batek zer izan behar duen errentagarria eta, aldi berean, ingurumenarekiko egokia izan dadin, eta abeltzainak zer prestakuntza behar duen; bigarren saioan, helduentzako indarrean dagoen titulazio-prozesua haurrentzat egokitzen da eta azienda-merkatuan ganadua bereizten duten ezaugarri morfologikoak bereizten eta ganadua horien arabera baloratzen irakasten zaie; hirugarren eta azken saioan, probak gainditu ondoren, txartela eta diploma ematen zaie eta, ondorioz, haurrak epaimahaikide izan daitezke abeltzainen lehiaketetan; beren balorazioarekin emango da “Haurren epaimahaiaren” sari berezia.Egun, hogeiren bat eskola-ume jarduten dira epaimahaikide gisa bailaretako arraza asturiarraren taldeen lehiaketa nazionalean.