FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Manuel Chavesek tokiko erakundeek eredu ekonomikoan duten protagonismoa aldarrikatu, eta maila askotako gobernamenduaren aldeko apustua egin du


Lurralde Politikako ministro Manuel Chavesek maila askotako gobernamenduaren aldeko apustua egin du. Horretarako, bada, administrazioaren maila guztien lankidetza eta inplikazioa eskatu du politika publikoak diseinatzeko prozesuan. Adierazpen horiek Europar Batasuneko, Latinoamerikako eta Karibeko Tokiko Gobernuen II Foroa inauguratzeko ekitaldian egin ditu. Foroa Gasteizen egin da gaur goizean, eta, besteak beste, honako hauek parte hartu dute: FEMPeko lehendakari Pedro Castrok; Gasteizko alkate Patxi Lazcozek; Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluko lehendakariorde Louis Le Pensec-ek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu Idoia Mendiak.


Gobernuko hirugarren presidenteordearen aburuz, “krisiak baieztatu egin du mundua eszenatoki bakarra dela; horregatik, bada, globalizazioa gobernatu egin behar da.Hartara, arkitektura global berria eraikitzeko nahikoa zorroztasuna eta erabakimena izan behar dugu”.Ildo beretik, azaldu zuen gobernu nazionalak ez direla jada eragile bakarrak, baizik eta administrazioaren beste maila batzuek gero eta indar handiagoa dutela. Zentzu horretan, bada, maila askotako gobernamenduaren kontzeptua funtsezkoa da, “guztion arteko lankidetza ahalbidetzen duelako eta gobernuko maila guztiei, eta bereziki, tokiko gobernuei politika publikoak diseinatu, garatu eta gauzatzeko prozesuetan parte hartzeko bide ematen dielako”.
 
 
Foroaren gaiari buruz (“berrikuntza tokiko ikuspuntutik”), Chavesek esan zuen berrikuntza dela krisiari aurre egiteko eta susperraldia sendotzeko modurik onena. "Ekonomia suspertzeko zein herritarren bizi-kalitatea hobetzeko faktore ezin hobea da berrikuntza. Berrikuntza zentzu zabalean ulertu behar da: ideia berriak, leku guztietan bat egiten ari diren prozesu berrietarako; produktibitate handiagoa garapen teknologikoaren bidez eta neurri berritzaileak orain dela gutxi arte ezezagunak ziren arazoei aurre egiteko”.
 
Halaber, FEMPeko presidenteak nabarmendu zuen zer-nolako garrantzia duten tokiko gobernuek krisia gainditzeko. Hala, eskatu zuen gobernu-maila guztiek horren aldeko ekarpena egin dezaten, eta azpimaratu: “Gobernuak gobernatu behar du, oposizioak lankidetzan aritu eta autonomia-erkidegoek lagundu.  Une hauetan inor ezin da aldendu”. Pedro Castroren iritziz, “ari garen globalizazio-prozesu honetan, tokiko gobernuon konpromisoa da herritarrak proiektuen helburu eta hartzaile izan daitezela lortzea, eta, horregatik, konponbide zehatzak bilatzen erreferente eta osagarri izan behar dugu”.
 
Pedro Castroren ustez, Europar Batasunak eta Latinoamerikak zein Karibek estrategia erkideak abian jartzearen ondorioz, eskualde biak bazkide estrategiko sendoak bilakatu dira, harreman garrantzitsua dutenak: “egia esanda, tokiko gobernuok zeresan handia daukagu, lehenengo eta behin, maila askoko gobernamenduren garrantziagatik, eta, bigarrenik, arlo horietariko askotan tokiko gobernuok kontuan hartu beharreko eskarmentua dugulako”. Eta gehitu zuen: “Hemisferioko alde bietako tokiko gobernuek eta udalen interesak ordezkatzen ditugun elkarteok erakutsiko dugu kontuan hartu behar gaituztela Europar Batasunaren eta Latinoamerika zein Kariberen artean eskualde bien arteko estrategiak garatzerakoan ”.
 
FEMPeko presidenteak zein ministroak, biek ala biek, Tokiko Inbertsioko Funtsak aipatu zituzten; horiek direla-eta, azken bi urteotan, ia 13.000 milioi euro kudeatu baitituzte Espainiako tokiko gobernuek. Ondoren, ministroak berriro azaldu zuen gobernuak hitzematen duela 2011ko tokiko hauteskundeetan hautatzen diren udalbatzek arau-esparru berria izango dutela, non Tokiko Gobernuaren Legea sartuko den, baita finantzatzeko eredu berria ere. Eta, ministroaren arabera, eredu horrek iraunkorra eta nahikoa izan behar du, gaur egungo udalerrien egiturazko arazoei erantzuna emateko bezainbestekoa.
 
Esperientziak trukatzeko esparrua
 
Halaber, foro hori eskualde bietako tokiko gobernuek gogoeta politikoa egiteko esparru iraunkorra bilakatzearen alde agertu zen FEMPeko presidentea; betiere tokiko agenda erkidea eratu eta Europar Batasuneko eta Latinoamerikako zein Karibeko estatuburuei eta gobernuburuei entregatzeko, sarritan egiten dituzten goi-bileretan.
 
Ildo horretan, Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak azpimarratu zuen komeni dela mota horretako topaketak egitea esperientzien eta ezagupenen trukea bultzatzeko eta elkarren berri izateko. Bertaratutakoei ongietorria egin ondoren, Lazcozek nabarmendu zuen zer-nolako garrantzia duten tokiko gobernuek, zerbitzuen hornitzaileak diren aldetik eta herritarren arazoei erantzuna ematen dieten heinean.
 
Bere aldetik, Europako Udalerri eta EskualdeenKontseiluko (EUEK) presidenteordeak eta horren Frantziako Sekzioko presidenteak, Louis Le Pensec-ek, ideia hauek azpimarratu zituen: batetik, organizazio horrek parte hartu zuela Lisboako Ituna garatzen eta itun horretan Subsidiariotasunaren printzipioari egindako aitorpena, eta, bestetik, Europaren, Latinoamerikaren eta Kariberen artean izandako ohiko lankidetza, senidetzea moduko loturen bidez indartzen dena. Era berean, Le Pensec-ek aipatu zituen Milurtekoko Garapen Helburuak eta zer-nolako garrantzitsuak diren Garapen Jasangarriari buruzko Goi-bilerak, aurki Cancunen egingo dena, kasu.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

Nota

(0.0Kb)

06/05/2010

> Ir a la videoteca_x

06/05/2010

> Ir a la videoteca_x

06/05/2010

> Ir a la videoteca_x