FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Sareko munizipalismoari buruzko eztabaida, El Escorialeko udako ikastaroetan


Lanerako oinarrizko tresnak dira udalerri-sareak, eta eskarmentua eta berrikuntza elkarren artean banatzeko foro ezin hobeak; alabaina, ezarritako helburuak betetzen eraginkor izan behar dutenez, ezinbestekoa da lortutako emaitzen jarraipena eta kontrola egitea. Horiexek izan dira El Escorialeko uda-ikastaroetan sareko munizipalismoari buruz antolatu den eztabaidatik ateratako mezu nagusiak.


 
 
Eztabaida-mahaian, Manuel Campo Vidal moderatzaile-lanetan ari zela, Tokiko Gobernuen eta Bioaniztasunaren Sareko lehendakari Maria Antonia Pérez andrea; sare horretako lehendakari-orde eta Klimaren Aldeko Hirien Espainiako Sareko lehendakari-orde Íñigo de la Serna jauna, eta FEMPeko Nazioarteko Harremanen Batzordeko lehendakari Francisco Javier León de la Riva bildu ziren.
Tokiko Gobernuen eta Bioaniztasunaren 2010 Sareko lehendakari eta Guadalajarako Diputazioko lehendakariak esan zuen positiboa dela FEMP lantzen ari den Plan Estrategikoa, eta, ildo horretatik, behar duen balioa aitortu zion federazioak aplikatzen eta bultzatzen duen sare-lanari. “Une honetan sarean egin behar dugu lan” adierazi zuen, eta bera buru duen erakundean daukan esperientzia eman zuen adibide; duela hiru urte pasatxo sortu zen, eta 216 udalerri biltzen ditu dagoeneko, guztira, 20 milioi lagun.
Guadalajarako Diputazioko lehendakariak azaldu zuenez, sareak jardun onen eta berrikuntzaren bilgune ezin hobea dira, eta erabakitzen diren ekimenak “normalizatzeko" dinamika sortzen dute: olio-isuri moduko bihurtzen dira ekimenak, “estandarizatuta geratzen dira, eta beren kabuz funtzionatzen dute azkenean”.
María Antonia Pérez andreak sareak erabat borondatezkoak direla azpimarratu zuen hurrena: “horrek esan nahi du lana egiteko gogoa eta grina dagoela, bai eta jarritako helburuak betetzeko konpromisoa ere”.
Hain zuzen ere, helburuak hobeto betetzeko eta ekintzak eraginkorragoak izateko, lehendakariak ideia bat jarri zuen mahai gainean: sareak helburu zehatz eta aldirakoen arabera sortzea.
Íñigo de la Serna Santanderreko alkateak, horrez gain, sareen beste hiru bereizgarri ere aipatu zituen: gobernuaren ekintzen koordinazioa, malgutasuna eta operatibitatea.  Gainera, azaldu zuen laneko tresna praktikoak jartzen dituztela eskuera, adibidez, ordenantzak; eta baliabideak sortzen dituztela, eta horri esker beste udalerri batzuk ere atxikitzen direla.
De la Sernak azpimarratu zuen sareek itxura ona ematen dutela, eta pertsonen arteko harremana ez ezik administrazioen arteko koordinazioa hobetzen dutela.
Baina, esan zuen ondoren, erne egon behar dela sare gehiegi ez sortzeko, "behar baino gehiago sortzeko joera baitaukagu, eta horrek operatibitatea eta arintasuna galtzeko arriskua baitakar”: Denetarako sareak egonda, azkenean nahas-mahasa sortzen da, eta ezin jakin zein sare dagokigun guri, esan zuen.  Halatsu, Santanderreko alkateak abisu egin zuen litekeena dela sareek FEMPeko batzordeen lana hutsaltzea, eta inongo funtsik gabe geratzea.
Ondo funtzionatuko badute –esan zuen amaitzeko- “helburuak betetzea lortu behar dute, eta zorrotzagoak izan beren jardunaren emaitza ebaluatzerakoan”.
Bestalde, Valladolideko alkateak, Francisco Javier León de la Riva jaunak FEMPek betetzen duen lan instituzionala indartzearen alde egin zuen eta adierazi zuen protagonismoa eta alderdikeria alde batera utzi behar direla “benetan eraginkorra izango bada, eta presio-talde itxurosoa izango bada dena delako gobernuaren aurrean, dela zentrala edo erkidegoren batekoa”.
 
 
 

07/07/2010

> Ir a la videoteca_x

07/07/2010

> Ir a la videoteca_x

07/07/2010

> Ir a la videoteca_x