FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Webgune berria eta Spain Convention Bureauren (SCB) sustapen bideo berria


Spain Convention Bureauk (SCB) webgune berria eta FEMPeko adar honen sustapen bideoa aurkeztu ditu FITUR azokan. Spain Convention Bureauk kongresuak, ekitaldiak eta batzarrak egiteko 53 helmuga-hiri biltzen ditu.


 
SCBko presidenteak, Málagako alkate Francisco de la Torrek, nabarmendu duenez, webgune berriak helmuga bakoitzaren turismo erakargarri nagusiei balioa emateaz gain, berritasun gisa, hiri sarearen barruan dauden 53 kongresu bulegoekin azkar konektatzeko aukera ematen du, baita haien webgunearen bidez
 
(www.scb.es) informazio gehiago lortzekoa ere. Bestalde, komertzializazio tresna ere bada, erabiltzaileari kongresu bulego bati edo gehiagori batzarra antolatzeko berariazko informazioa eskatzeko aukera ematen diolako.  Beste alde batetik, Intranet baten bitartez, atxikitako kideei hiri bakoitzari buruzko berariazko informazioa partekatzeko, beste helmuga batzuetako kudeatzaile eta teknikariekin harremanetan jartzeko eta SCBk berak sortzen duen informazioa kontsultatzeko aukera ematen die.  
 
Bideo berria
 
SCBren bideo berria sortzeko arrazoia Espainia munduko MICE eskaintzarik (batzarrak, pizgarriak, kongresuak eta erakusketak) onenetariko gisa aurkezteko bultzatzaileen nahia da, horretarako bertako hiriak erakutsita.  Bideoak hainbat gauza erakusten ditu: kongresuak, konbentzioak eta batzarrak egiteko Espainiako egoitza nagusiak; bertako naturaren, ondare historikoaren eta gastronomiaren balioa; gure herrialdeak kirol eta kultur ekitaldiak egiteko eskaintzen dituen baldintza bikainak; eta giza balioa, profesionaltasuna eta kongresu bulegoen hurbiltasuna.
 
Kudeaketaren balantzea
 
FITUR azoka baliatuz, SCBren Batzorde Exekutiboak bilera egin du, Francisco de la Torre buru zela. Bilera horretan, azken hiru urteetako kudeaketaren balantzea egin dute.  Emandako datuen arabera, denbora-tarte horretan, nazioarteko azoketako parte-hartzeagatiko kostuak % 75 murriztu dira eta Europako merkatuetan aurkezpenak egiteagatiko kostuak beste % 50. Gastu horiek parte hartzen duten helmugei eragiten diete.
 
Erosleen aukeraketa hobetzeko eta aurkezpenak antolatzeko enpresa espezializatuekin eta sektoreko elkarteekin izandako lankidetza harremana ere nabarmena da, baita TURESPAÑAk I. MICE FOROA antolatzeko emandako diru-laguntza ere. Horrez gain, erakunde horrek SCBren trebakuntza ekintzak ere diruz lagundu ditu eta SCBk TURESPAÑAk koordinatutako MICE estrategia taldean parte-hartze zuzena izan du.
 
Sekzioaren funtzionamendua hobetzeari dagokionez, gastuak % 20 baino gehiago murriztu dira, 2008arekin eta 2009arekin alderatuta, eta SCBko idazkaritzari laguntzeko lantalde tekniko egonkor bat sortu da, besteak beste.
 

Erlazionaturiko estekak

Erlazionaturiko estekak