FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Udal proiektu berritzaileak «Hirien etorkizunari begira» jardunaldietan


Santanderreko alkateak eta FEMPeko idazkari nagusiak Telefónica I+Dk antolatutako «Hirien etorkizunari begira» jardunaldietan hartu dute parte. Udalerrietan berrikuntza eta garapena bultzatzeko prestatu dituzten proiektuak ezagutarazi dituzte bertan


Íñigo de la Serna alkateak Santanderreko Udalaren proiektua aurkeztu du, herritarrei informazioa udalerriko autobusetan jarritako pantaila batzuen bidez helaraztean datzana.  Alkateak esandakoaren arabera, zerbitzuen kate horrek eduki orokorrak eta herritarren intereseko gaiak landuko ditu, betiere udalerriarekin lotuta daudenak.
 
Santanderreko Udalak berrikuntzaren ildoan aurrera egiteko asmoa duela nabarmendu du De la Sernak, udal kudeaketan teknologia berriak txertatu nahi dituela, eta beste erakunde batzuen ekimen zientifiko eta ikertzaileetan elkarlanean aritzeko gogoa duela.  Adibide gisa, Santanderreko Udalak Kantabriako Unibertsitatearekin batera Smart City proiektuan egiten duen lana aipatu du.
 
FEMPeko idazkari nagusiak, bestalde, teknologia berriak udal guzti-guztietara iritsi daitezen federazioa egiten ari den lanaren berri eman du, udalerri txikiek handiek bezalako zerbitzuak eman ahal izan ditzaten.  Alde horretatik, adierazi du tokiko gobernuek, herritarrengandik hurbilago daudenez, funtsezko lana egiten dutela ezagutzaren eta informazioaren gizartea herritarrengana gerturatzeko.
Isaura Lealek adierazi du behar-beharrezkoa dela baliabideak demokratizatzea, herritar denengana hel daitezen, herritarrek udal ekimen guztien berri izateko aukera izan dezaten, eta euren beharretara egokitutako zerbitzu publikoak jaso ditzaten.  Hori dela-eta, Europako Smart Cities ekimena aipatu du, teknologia berrien bitartez eraginkortasun energetikoaren alde egiten duelako, iraunkortasunaren alde, ingurumenaren alde, herritarraren alde eta bizi kalitatearen alde.  Azkenik, zorionak eman dizkie udalei eta alkateei, etorkizunari begira abian jarri direlako.