Berdintasuna eraikuntzan, XXI. mendeko toki-ereduan
Topaldia FEMPek, Nazioarteko Garapenerako Espainiako Kooperazio Agentziak (AECID) eta Elkartasunerako Lankidetza Funtsen Konfederazioak (CONFOCOS) antolatu dute MUNICIPIA programaren barruan. Ekimen honek lau urte ditu, eta helburua lankidetza-eragileen lana koordinatzea da toki-gobernuei garrantzia emateko Espainiako lankidetzak jasotzen duen herrialdeetan.
Topaldi honetan, Albaceteko alkateaz gain, beste hainbat agintari ere izan ziren, konparazio batera, FEMPeko Kooperazio Batzordeko presidente eta Collado-Villalbako alkate José Pablo González Durán. Bere hitzaldian, Emakumearen Nazioarteko Egunaren mendeurrenari erreferentzia egin zion Duránek, eta, horrez gain, esan zuen MUNICIPIA ekimenaren barruan antolatutako topaldia aukera bikaina dela toki-gobernuen konpromisoak berresteko, besteak beste, «txirotasuna errotik kentzeko, garapen jasangarria sustatzeko eta gizon-emakumeen arteko benetako berdintasunaren alde egiteko». González Duránek benetako berdintasuna eta elkartasun-konpromisoa uztartzearen aldeko apustua egin zuen, eta MUNICIPIA programari esker izandako lorpenen errepasoa egin zuen.