FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Finantza-egoera onenean dauden udalek zorpetzeko aukera izango dute 2011n


Zorpetze-maila egokia duten udalek epe luzerako kredituak eskatu ahal izango dituzte, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak FEMPi adierazi dionaren arabera.Era berean, berretsi du Estatuko Sarreretako Partaidetzako konturako ordainketak % 9 igoko direla, eta 13.246,16 milioi eurotik 14.443,46 milioi eurora pasatuko direla.


 
 Iragarritako neurriak defizitari eusteko joan den maiatzeko Errege Dekretuan ezarritako baldintzak aldatzea eskatzen du, eta zorpetzea mugatzeko irizpideak ezartzeko orduan udalen finantza-egoera kontuan hartzeko FEMPek egindako eskaerari erantzuten dio.

FEMPekin egindako bileran ─zeinetan parte hartu baitute Pedro Castro lehendakariak, Batzorde Eragileko bozeramaileek, ogasuneko estatu-idazkari Carlos Ocañak eta lurralde-lankidetzarako estatu idazkari Gaspar Zarríasek─ Ekonomia eta Ogasun Ministerioak jakinarazi du Eskatuko 2011ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege-proiektuan errege-dekretuaren 14.2 artikuluaren aldaketa sartuko duela eta, ondorioz, epe luzerako zorpetze finantzarioko eragiketak hitzartzeko aukera irekiko dela toki-entitateentzat baldin eta beren zor biziaren guztizko bolumenak beren sarrera arrunten % 75 gainditzen ez badu.

Xedapen horrek ez du eraginik izango defizita murrizteko helburuetan, eta onartu bada, izan da errege-dekretua onartu zenetik Espainiako zorra finantza-merkatuetan egonkortzea lortu delako, Gobernuko bigarren presidenteorde Elena Salgadok Diputatuen Kongresuan adierazi zuenez.

Bileran, gainera, FEMPen eta Gobernuaren arteko elkarrizketari eustea erabaki da, izan ere, akordio bat lortu nahi da, batetik, kreditu murrizketek hainbat urteko proiektuetarako eta burutzen ari diren batera finantzatutako obretarako ekar ditzaketen arazoak konpontzeko eta, bestetik, hornitzaileei ordaintzeko zailtasunak dituzten toki-entitateei erraztasunak emateko. 

Arnasaldia udalentzat

Ministerioarekin izandako bileraren ondoren, FEMPeko lehendakari Pedro Kastrok balorazio positiboa egin du Gobernuak zorpetzeko debekua zehazteko onartutako neurriaz, eta “arnasaldi” bat dela esan du, diskriminazio negatiboko egoera bat aldatzen duelako eta, esan duenez, udalei aukera emango dielako inbertsioak eta gizarte-politikak egiten jarraitzeko.

Tokiko finantziazioari dagokionez, Pedro Castrok esan du Gobernuarekin “negoziatzeko prest gaudela” eredu berria eta indarrean jartzeko data adosteko, udalek ikuspegi zehatza izan dezaten eta, ondorioz, bideragarritasun-planak egiteko aukera izan dezaten.

FEMPeko lehendakariak berretsi egin du tokiko gobernuen konpromisoa “lagunta emateko eta gerrikoa estutzeko” eta “Gobernuak krisialditik irteteko proposatutako neurrien erantzukizun partekatua onartzeko”