Babes zibila indartu nahi tokiko esparruan
FEMPko idazkari nagusi Isaura Leal andreak eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Espezialista Profesionalen Espainiako Elkarteko (ANEPPCE) presidenteak, Blas Castrillo jaunak, elkarlanerako esparru-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean bertan, FEMPren egoitzan, tokiko administrazioan babes zibilari indarri emateko.
Hitzarmenak hainbat ikerketa eta kontsultak eginez, larrialdiko eta norbera babesteko planak prestatuz, prestakuntza- eta informazio-programak diseinatuz eta Babes Zibilarekin lotutako larrialdi edo hondamendien ikerketa eta analisiak egiteko elkarlana bultzatuz nahi luke helburu guzti horiek bete.
Hitzarmenak argi utzi du ekintza horiek guztiak Babes Zibila tokiko eskumena izateko bultzada ematean oinarritzen diren ekintza-programen bidez gauzatuko direla, adibidez: ikerketak egin, gaiaren inguruko koordinazioan eta aholkularitzan jardun, ANEPPCE elkarteak etengabeko prestakuntzaren barruan prestakuntza-programak diseinatu eta eman, eta lurraldeko planak eta udaleko larrialdietarako plan bereziak eta udalaz gaindiko planak prestatu eta ezarri. Norbera babesteko planen kasuan era antzera jokatuko da; babes zibilarekin eta larrialdiekin lotutako ekintzak antolatuko dira eta informazio teknikoa elkarren artean banatzeari bultzada emango zaio.