FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Atzerritartasun Legearen erregelamendua onartu dute


Espainian dauden atzerritarren eskubideei eta askatasunei eta immigranteen gizarteratzeari buruzko 2000. urteko urtarrilaren 11ko Lege Organikoaren araudia onartu du Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bidez, Atzerritartasun Legeak aldatu ondoren. Araudi berriaren helburua immigrazio-eredu arautua, ordenatua eta lan-merkatuari lotua bateratzea da eta administrazioen arteko lankidetza errazten du.


 
Testuak 2000. urteko Lege Organikoaren erreforman aurreikusitako kudeaketa-mekanismoak garatzen ditu; mekanismo horiek Gobernuak berak bultzatu eta Gorte Nagusiek onartu zituzten duela urtebete eskas, eta gizarte-kohesioaren indartzea, integrazioa eta eskubideen eta betebeharren berdintasuna betetzeko bitartekoak ematen dituzte. Araudi berriak migrazio-ziklo berriaren erronkei erantzuten die eta immigrazioari buruzko Europako Erkidegoaren araudia herrialdera egokitzeko prozesuari amaiera ematen dio.
Araudi berriak zorroztasun, objektibotasun eta gardentasun handiagoa bermatzen du atzerritartasunari lotutako administrazio-prozeduretan. Horrez gain, atzerritarrek egin behar dituzten izapideetarako beharrezko irizpideei objektibotasuna ematen die, prozedurak arindu egiten ditu eta izapideetan teknologia berriak sartzen ditu.
Gainera, mugikortasuna sustatzeko eta bermatzeko mekanismoak zehazten ditu; horien artean, atzerritarrak beren jaioterrietara borondatez itzultzea. Programa horietan parte hartzen dutenentzat ere prozedura arinagoa eta berme gehiago dituena ezartzen du.
Bestalde, Espainiako enplegu-emailearen eta langile atzerritarren arteko kontratuei egonkortasun handiagoa exijitzen die. Hala, arauaren arabera, hartutako konpromisoak betetzen ez dituen enplegu-emaileak ezingo du beste langile atzerritar bat kontratatu hurrengo hiru urteetan.
Araudi berria Ministroen Kontseilura iritsi da, jendaurrean jarri ondoren eta Estatu Kontseilutik pasa ondoren. Gizarte elkarrizketako mahaian testuari buruzko akordioa hartu zen eta asko eztabaidatu dute testuari buruz administrazioekin zein gizarte zibilarekin, baita Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioarekin ere.
Beste akordio batzuk
Aipatutakoaz gain, Ministro Kontseiluak autonomia-erkidegoen eta Ceuta eta Melillaren artean bost milioi euro banatzeko irizpideak onartu ditu, baita Mendekotasun Legea aplikatzeari buruzko txosten bat ere. Diru hori genero indarkeriaren biktimei laguntzeko programak eta zerbitzuak garatzeko izango da.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)