FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

2009ko behin betiko likidazioa


Ekonomia eta Ogasun Ministerioak likidatu berri du 2009ko Tokiko Erakundeen Parte Hartzea Estatuaren Diru-sarreretan. Era berean, web gunean argitara eman ditu likidazio horri dagozkion datuak; argitaraturiko informazioan bilduta daude zerga lagapeneko erregimena duten Tokiko Erakundeen eta erregimen orokorreko udalerrien balioak.


 
Informazioa kontsultarako eskuragarri dago Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren web gunean (Tokiko Erakundeen Bulego Birtualean, hain zuzen) eta honako ataletan banatu dute: batetik, 75.000 biztanletik gorako udalerriak, probintziako edo autonomia erkidegoko hiriburuak eta probintzia nahiz erakunde asimilatuak (zerga lagapeneko erregimena duten Tokiko Erakundeak) eta bestetik, 75.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, probintzia- edo autonomia erkidego-hiriburuak kenduta (erregimen orokorreko udalerriak).
Kasu bietan, aipaturiko informazioarekin batera, dagokion memoria eskaintzen da, erantsitako agiriak barne, lehenengoei dagokienez eta, likidazioaren kalkuluarekin, bigarren taldekoetan.
Udalerri handienei eta probintzia edo erakunde asimilatuei erreferentzia egiten dien memorian azaltzen dira Tokiko Erakunde bakoitzaren zerga-lagapenari eta Finantzaketa Funts Osagarriari dagozkien behin betiko likidaziorako eginiko kalkuluak.
Bestalde, erregimen orokorreko udalerriei dagokien memorian aurkezten dira behin betiko likidazioa lortzeko eginiko kalkuluak. Horiek egiteko hartu dira kontuan Tokiko Ogasunak arautzen dituen Legearen Testu Bateginaren 124. artikuluan zehaztutako parte hartzearen zenbateko osoa banatzeko irizpideak. Testu hori 2009rako garatu zen 2009ko Estatuko Aurrekontu Legearen 91. artikuluaren bidez. Gainera, udalerri turistikoetako hidrokarburoen eta tabakoaren gaineko zerga-bilketaren lagapenaren likidazioa egin da, testu bategineko 125. artikulua betez.