dudascenso2011@mir.es, etorkinak hauteskunde erroldan inskribatzeko prozesuari buruzko zalantzak argitzeko helbidea
Hauteskunde Erroldaren Bulegoak botoa emateko eskubidea daukaten etorkinak datozen udal hauteskundeetan hauteskunde erroldan inskribatzeko prozesuari lotuta sortzen diren zalantzak argitzeko kontsulta linea bat dauka. Izena emateko epea luzatu egin zuten joan den ostiralean eta, hala, hil honen 25era artekoa da.