FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Sartu da indarrean berankortasunaren kontrako araudi berria


Jada argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean 15/2010 Legea, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren kontra egiteko neurri berriak ezartzen dituena. Uztailaren 7an jarri zen indarrean araudi berria, eta aukera ematen du kreditu-lerro zuzenekoa eta lehentasunezkoa abiarazteko tokiko erakundeei laguntzeko autonomoei eta enpresei zor dietena ordaintzen.


 
 
 Araudi honen laugarren Xedapen Gehigarriak “Tokiko erakundeen berankortasuneko ICO kreditu-lerro berria” eratzea jasotzen du eta gaineratzen du, 30 eguneko epean, gobernuak kreditu-lerro berria eratuko duela, lehentasunezko baldintzak izango dituena, ICO (Instituto de Crédito Oficial) erakundearen bidez, bereziki tokiko erakundeentzat, 2010eko apirilaren 30a baino lehenagotik “enpresa eta autonomoekin dauzkaten zor irmo eta ordaingabeak" ordaintzen laguntzeko.
FEMPeko Batzorde Exekutiboak kreditu-lerro hori berehalakoan aplikatzea eskatu zuen azkeneko bileran, ekainaren 29an.
Testuak beste hau ere gaineratu du kreditu-lerro honi buruz: “Tokiko erakundeen finantzazio-sistemari egingo zaion erreforma indarrean jarri ondoren zehaztutako epean (...) baliogabetu eta kitatuko da, eta Enpresak Berritzeko Planak (PIE) emandako baliabideez aparte eta sektore pribatuko hornitzaileei ezartzen zaizkien obligazioen arabera atonduko da".
Lege honetako beste artikulu batzuek tokiko erakundeetan Fakturen Erregistroa sortzeko aukera ematen dute, eta obligazioak ordaintzeko jarritako epeak betetzen ote diren jakiteko hiru hilero txostenak egitea.

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)