FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Gaspar Zarríasek iragarri du Gobernuak irailean aurkeztuko duela Toki Gobernuari buruzko Lege berria


Gobernuaren aurreikuspenen arabera, irailean hasiko den bilera-aldian igorriko dio Parlamentuari Toki Gobernuari buruzko Lege berria. Lege hori, 1985az geroztik indarrean dagoena eguneratuko du eta gizarte-bizitzaren funtsezko gaiak biltzen ditu eta herrialdeko udalerri guztien jarduerarako ezaugarri komuna izango da.


Lurralde Lankidetzarako estatu-idazkari Gaspar Zarríasek eman du horren berri, El Escorialeko udako ikastaroen baitan FEMPek antolatzen duen batzarraren inaugurazio-ekitaldian. Zarríasek gaineratu du Finantzarioari buruzko Lege berria “epe ertainera” planteatu behar dela, nahiz eta horregatik ez diren pasatzen utzi behar udalen arazo ekonomikoak.
Gaspar Zarríasek, FEMPeko presidente Pedro Castrorekin batera, federazioaren plan estrategikoko lan-plangintzako “Munizipalismoa eguneratzen: tokiko gobernuen gaineko konfiantza” topagunearen irekiera-ekitaldian parte hartu du.
Estatu-idazkariak azaldu du Gobernuaren asmoa dela lege berria 2010eko maiatzeko hauteskundeen ondoriozko tokiko mandatu berriarekin sartzea indarrean eta helburua dela udal-autonomia indartzea, udalen kalitate demokratikoa hobetzea eta bizilagunen eskubide eta betebehar batzuk ezartzea, estatutu baten bitartez. Aldi berean, alkatearen irudia indartuko du eta neurri berriak prestatuko ditu oposizioak gobernu-taldeen jardueraren gainean duen kontrol-papera bermatzeko.  
Gaspar Zarríasek tokiko finantzazioa ere aipatu du eta adierazi du epe ertainera hartu behar dela kontuan, orain ez delako momenturik onena, egoera ekonomikoa dela-eta, baina udalei datorren ekitaldiari aurre egiteko aukera emango dieten beste neurri batzuk aztertu beharko direla. Horren inguruan, adierazi zuen beharrezkoa dela “tokiko zerga-sorta” berrikustea eta zabaltzea, eta horretarako beharrezkoa izango dela alderdi handien artean itun politiko garrantzitsua egitea.
Halaber, probintzietako diputazioei erreferentzia egin zien esanez “Kontituzioan lekua” izateaz gain, udalerri txikientzako ere paper gakoa dutela; hori dela-eta, baieztatu zuen “oraingoz pentsaezina dirudiela” horiek kentzea proposatzea. Orobat, ez du bideragarria ikusten Espainian momentu honetan udalerri-kopurua txikitzea, zailtasun juridiko eta legalen ondorioz, bai eta udalerri horietan eragingo lituzkeen erretizentzia sozialengatik ere.
FEMPeko presidenteak, bere aldetik, aitortu zuen agian ez zela tokiko finantzazio-sistemaren erroformari ekiteko momentua, baina, gutxienez, espero zuela Estatuko 2011ko Aurrekontu Orokorretan udalei zor-muga saihesteko aukera ematea, urte anitzeko edo baterako finantzazioko zenbait inbertsiotan, bai eta birjarpen-gastuetan ere.
Gai horren inguruan, Pedro Castrok eskatu zuen kontuak osasuntsu dituzten eta aurrekontu-egonkortasunari buruzko Legearen helburuak betetzen dituzten udalak errespetatzeko, “ezin baitute hori egiten ez dutenen tratu bera jaso”.
Pedro Castrok baieztatu zuen toki-gobernuak krisiaren aurka ahal dutena egiten ari direla, erabakitasunez eta arduraz, eta gainerako erakunde, indar politiko, gizarte eragile eta finantza-erakundeei eskatu die horiek ere gauza bera egiteko, bakoitzak bere eskumenen baitan.
Getafeko alkateak berriz ere gobernuari eskatu zion gobernatzeko, nahiz eta neurri gogorrak eta onarpenik ez dutenak hartuta izan; baina oposizioari eskatu dio arduratsua izateko eta ez izateko botoak erraz irabaztearen araberako jarrera. Horrez gain, autonomia-erkidegoei eskatu zien krisitik irteteko dagokien ardura beren gain hartzeko.
 
 
 

05/07/2010

> Ir a la videoteca_x

05/07/2010

> Ir a la videoteca_x