RECS sareak erabaki hori hartu du urtero Bartzelonan egiten duen batzarrean, Osasunaren gaineko erabaki sozialei buruz egindako jardunaldietan. Batzarra maiatzaren 31n egin da, astelehenean, egun horretan ospatzen baita Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna.
Hiri Osasungarrien Espainiako Sarean Espainiako 155 toki erakunde daude, guztira 20 milioi inguruko biztanle, eta Sant Andreu de la Barca-ko alkate Enric Llorca da horren burua.
Sarean honako testua onetsi da:
Tabakoaren kontsumoa biztanleen osasunaren faktore erabakigarrietako bat da eta saihestu daitekeen heriotza-eragilea da. Espainian 50.000 pertsona inguru hiltzen dira urtean tabakoa kontsumitzeagatik eta 3.000 inguru kea arnasteagatik.
Horrenbestez, RECSeko hiriek hamar urte baino gehiago daramatzate tabakoak eragiten dituen kalteen aurrean babesteko programak sustatzen.
Horri dagokionez adierazi nahi dugu erabat babesten dugula Gobernuaren ekimena, honek tabakismoaren aurrean osasun neurriak hartzeari buruzko 28/2005 Legea aldatu nahi duelako erabilera publikorako diren espazio itxi guztiak kerik gabeko espazioak izan daitezen.Horrela, erretzen ez duten biztanleen, langileen eta haurren osasuna zainduko da eta tabakoaren kontsumoa normalizaziotik aterako da.