Senatuak Kulturarako %1ari buruzko mozioa onetsi du
Senatuak mozioa onetsi du Gobernuari eskatzeko komunikazio bide errazak ezar ditzala Kulturarako %1aren Ministerio arteko Batzordearen eta FEMPen artean. Ganbera horretako Kultura Batzordeak onetsitako testuak eskatzen du koordinazio bide berriak bila daitezela, lehendik daudenen osagarri, ministerio arteko batzorde horren eta Federazioaren arteko informazio trukea errazteko.
PPko senatari batek mozioa aurkeztu zuen Kulturarako %1 deritzonaren koordinazioari buruz indarra duen araudiaren aldaketa proposatzeko, toki entitateen ordezkariek parte har dezaten, eta PPko eta PSOEko Parlamentuko taldeek akordioa lortu dute mozio horren gaineko zuzenketa transakzionala egiterakoan. Akordio horren ondoren sortu da ekimen hau.
Senatuan mozio hau onesteak esan nahi du ontzat ematen dela FEMPen eskaera, alegia, toki entitateek modu aktiboan parte har dezaten Kulturarako %1aren aplikazioarekin zerikusia duten ekintzen koordinazioan.