FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Onartu da hileta-zerbitzuei buruzko lege proiektua


Ministro Kontseiluaren azken bileran onartu da aipaturiko lege proiektua, Zerbitzuen Zuzentarauak agindutakoak hileta sektorean aplikatzera datorrena. Hala, testu horren bidez araudi aplikagarria gaurkotu nahi da, zama administratiboak desagerrarazi eta merkatuan benetako lehiakortasuna bultzatu. Onartutako testuan udal, autonomia erkidego eta sektoreko elkarte eta enpresen gomendioak eta iruzkinak sartu dira.


 
Hileta-zerbitzuei buruzko lege proiektua Gorte Nagusietara igortzea onartu da; hileta jardueretarako sarbide askea bermatzea, hileta zerbitzuen erabiltzaileak zerbitzua eskainiko dion enpresa aukeratzeko askatasuna izatea eta osasun publikoa arriskuan jarriko ez duten jardunbideak eskaintzea ditu xede.
 Lege-testuaren egileak dira Ekonomia eta Ogasun, Osasun eta Gizarte Politika eta Berdintasuneko Ministerioak, Zerbitzuen Zuzentaraua Espainiako legedian aplikatzeko, Omnibus Legeak agindutakoa betez. Onartutako lege-testuan udal, autonomia erkidego eta sektoreko elkarte eta enpresen gomendioak eta iruzkinak sartu dira.
 Legeak, batez ere, sarrera eta jardute hesiak ezabatzeari eragiten dio eta jardunean hasteko betebehar zenbait bertan behera uzten ditu; esaterako, ez beharrezkotzat edo gehiegizkotzat jo diren jarduteko baimenak edo gorpua eramateko debekua, heriotzaren unetik 24 ordu igaro ez badira.
Baimenak eta betekizunak bertan behera utzita, zama administratiboak ere gutxitu egingo dira (aurreikusita dagoenaren arabera, 18,3 milioi euro). Horrela, kalkulatutako urteko aurrezki osoaren % 8ak enpresei mesede egiten die, batez ere, sorrera unean, izapide eta jarduten hasteko betekizun gutxiago dagoelako. Gainontzeko % 92a hileta-zerbitzuak eskaintzearen ondoriozko izapideak desagerrarazteari lotuta dago.
 Era berean, testuak arreta berezia eskaintzen dio zerbitzu horien kontsumitzaileek eta erabiltzaileek dituzten eskubideen babesa hobetzeari, prezioen informazio eta gardentasun betebeharrak ugaritu eta aukera askerako eskubidea era esplizituan aipatzen dituelako.