Halaxe esan du FMCeko federazioko lehendakariak, Manuel Bustos Sabadellgo alkateak, Catalunyako Udalen Biltzarrean denek batera ebazpen bat onartu ondoren. Biltzar horretan bi elkarteak daude sartuta.
Ebazpenak dio Catalunyako alkateek Gobernuari kontsentsua aurkitzen laguntzeko gogotsu daudela, ekonomia piztu behar horretan udalek lan handia egiten dutela eta lan hori gobernuaren esku uzteko prest daudela.
Catalunyako Udalen Biltzarrak beste gauza bat ere adierazi du: udaletako finantzak oso gaizki daudela, eusten ere nahiko lan badutela, eta, horregatik, estatuko gobernuari eta Generalitateari esan nahi diote Finantzaketa Legea behar dugula, berehala behar dugula, eta, horretarako, tokiko gobernuekin akordio batera iritsi behar dutela.
Estatuko gobernuari esan nahi diote negoziaketetan ez uzteko ahaztuta tokiko mundua, horretarako dagoela FEMP; eta FEMPri, berriz, adierazi nahi diote Gobernuari kontsentsua aurkitzen laguntzeko, hartara, ostera hazkunde ekonomikora itzultzeko eta enplegua sortzen hasteko.