Castro Chavesekin bildu da, defizita murrizteko Dekretua nola garatu aztertzeko
FEMPeko lehendakari Pedro Castro Espainiako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Lurralde Politikako ministro Manuel Chavesekin bildu da gaur arratsaldean, gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu den defizita murrizteari buruzko Errege Dekretua nola garatu aztertze aldera.
Bilera amaitzean, Pedro Castrok adierazi du lehendakariordeak Errege Dekretuan jasotako neurriak hartzeko zergatiak azaldu dizkiola. Ildo berean, esan du FEMPeko Batzorde Eragileak bihar egingo duen bileraren ostean jakingo dela Federazioak udalei eragingo dieten neurri zehatzei buruz zer iritzi duen.
Halaber, zehaztu du lehendakariorde eta Lurralde Politikako ministroak FEMPekin berriz biltzeko konpromisoa hartu duela bere gain, Dekretuaren garapena aztertu eta toki‑erakundeetan izango dituen ondorioak neurtzeko.
Pedro Castrok esan du une honetan guztion erantzukizuna behar dela, herrialde osoaren interesaren alde lan egitea delako benetan axola duena.
Era berean, ziurtatu du neurri horien lehentasuna dela langileen elkartasuna bultzatzea lanik ez dutenen alde, eta “ekonomia bizitu eta enplegua sortzera" bideratutako baldintza ekonomikoak sortu nahi direla.