FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Espainiako Probintzia eta Udalerrien Federazioak (EPUF) ez du lehiakortasuna kaltetu dezakeen hitzarmenik egingo


EPUFen Batzorde Exekutiboak uztailaren 11ko bileran adostu zuenez, Federazioak ez du hitzarmenik sinatuko Kontseilu Nagusiekin edo Profesionalen Elkargoetako Kontseilu Profesionalekin, baldin eta lehiakortasunari erasaten badiote, batez ere, udal lizentziak lortzeko izapideei loturikoan.


 
Horrela, Federazioak burututzat eman ahalko ditu Espainiako Lehiakortasunerako Komisioak irekitako espedientean agindu zizkion eginbeharrak. Espedientea irekitzearen arrazoia EPUFen eta Arkitekto, Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoko eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoko Kontseiluen artean sinatutako hitzarmenak dira.
 Iragan otsailean espediente irekieraren jakinarazpena jaso bezain laster, Federazioak prozeduraren ohiko amaiera proposatu zuen; alegia, bertan behera uztea hitzarmenak eta, ondoren, ebazpenaren berri ematea federazio kideei eta Lurralde Federazioei. Batzorde Exekutiboak azken bileran hartutako erabakia espedientearen ohiko itxiera ahalbidetzeko asmoz, Federazioa zigortu gabe, hartutako konpromiso gehigarria da.