FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Energia aurrezteko eta eraginkortasuna hobetzeko plana onartu dute


Ministro Kontseiluak Energia Aurrezteko eta Eraginkortasuna Hobetzeko Plana onartu du, eta hogei neurri biltzen ditu hiru esparru handitan: garraioa eta mugikortasuna, eraikuntza eta argiztatzea, eta elektrizitate-kontsumoa. Horrez gain, herritarrak kontzientziatzeko kanpaina ere egingo dute. Neurri horietako gehienak udalerrietara bideratuta daude, eta ez diete gastu publikorik eragingo udalei.


 
 
Onartutako neurriei esker, orotara, 3,2 milioi tona petrolio aurreztuko dira urtean; hau da, 28,6 milioi upel-petrolio. Energia-inportaziotan, gaur egungo prezioak kontuan hartuta, 2.300 milioi euro aurreztuko dituztela urtean aurreikusten dute. Era berean, plan hau aplikatuta CO2 isuriak 12,5 milioi Tm murriztuko dituzte urtean.
Plana abian ipintzeko, 1.157 milioi euroko inbertsioa egingo dute, enpresa elektrikoek finantzatzen duten Energia Aurrezteko eta Eraginkortasuna Hobetzeko Estrategiaren kargura.
Gobernuaren hitzetan, ezinbestekoa da autonomia erkidegoek eta udalek elkarrekin lan egitea helburuak lortzeko eta, hartara, plana betetzeko.
Garraio-sektoreko neurriak
Hiriko Mugikortasun Jasangarriko Planetan (PMUS) bildutako proiektuak finantzatzeko lerroak, 20.000 eta 50.000 biztanle arteko hirientzat, baldin eta gisa horretako planik abian badute. Finantzatzeko moduko proiektuen artean, nabarmentzekoak dira garraio publikoa sustatzea, erreiak garraio publikoarentzat bakarrik ipintzea edota garraio aldageltokiak egitea.
Lerro honetarako 262,4 milioi euro bideratuko dituzte. Inbertsio honetan erabiliko diren bitartekoak FEDERetik etorritakoak dira, eta Lurralde Politikarako Ministerioak kudeatuko ditu.
Beste neurri batzuk merkantziak garraiatzeko, abiadura-mugak murrizteko edota aldiriko trenen txartelak merkatzeko izango dira.
Eraikuntzaren sektoreko neurriak.
Zerbitzu energetikoak ematen dituzten enpresentzako ICO lerro espezifiko bat ere ezarriko da, enpresa horiek ere kreditua eskatu ahal izan dezaten. Finantzaketarako hasiera batean 600 milioi euro bideratuko dituzte, Kreditu Ofizialeko Erakundeak eta Energia Aurrezteko eta Dibertsifikatzeko Erakundeak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute horretarako.
Biomasa eraikinetan erabilera termikotarako erabiltzea sustatzea, bi ekintzaren bitartez:
1. Batetik, administrazio publikoen eraikinetako galdarak aldatuko dituzte, zerbitzu energetikoak ematen dituzten enpresen egungo plana zabalduta. Lan horien % 15 finantzatuko dute, itzuli beharrik gabe.
2. Bestetik, IDAEren errendimendu handiko galdaren Renove planaren laguntza-lerroak zabalduko dituzte, instalatutako potentzia 1.000 MW-koa izan dadin.
Argiztatzeari eta elektrizitate kontsumoari buruzko neurriak.
Udalen argiteria-sistema publikoa berritzea. Hiru jarduera-multzo ipiniko dituzte abian udalek:
- Hiri handietarako hemeretzi proiektu integral ipiniko dituzte abian (bat autonomia erkidego bakoitzeko eta bi hiri autonomoek bana), zerbitzu energetikoak ematen dituzten enpresen ereduaren arabera.
- Sodio-lurruneko lanparak erretiratu eta eraginkortasun handikoak ipiniko dituzte berrehun biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan (2.200 udalerri inguru).
- Argiteria publikoari buruzko araudia betetzea 25.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietan (295 orotara), bost urteko gehieneko epean.
 

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

Nota

(0.0Kb)

07/03/2011

>Ir a la audioteca_eu