Vigon egindako bileran, parte-hartzaileek 2010eko jardueren balantzea egin zuten, bai eta 2011rako aurreikusitako ekintzen zerrenda ere. Bigarren atalean, Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Erakundearen (IDAE) hitzarmen-proposamena ezagutarazi zuten, ibilgailu elektrikoa erabiltzera bideratutakoa.
Bileraren ostean, Vigon joan-etorri ofizialetan erabiliko duen auto elektrikoa aurkeztu zuen Caballerok. Bere esanetan, neurri hau ugaritu egin beharko litzateke administrazioko kargu publikoen artean.
Sarearen Batzorde Exekutiboak, halaber, Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruetako Ministerioaren planteamenduaren berri ere eman zuen; hau da, Klimaren Espainiako Saria sortuko dutela klima aldaketa eragiten duten faktoreak ezabatzeko lanik handiena egin duten hirien jarduna saritzeko.
Horrez gain, biomasarekin lotutako hainbat proposamen ere aurkeztu zituen, baita Europako hainbat udalerritan martxan dauden beste proiektu batzuk ere, barruti bereko eraikinek beroa metatzearekin eta banatzearekin lotuak.
FEMPen Klimaren Aldeko Espainiako Hirien Sareak 300 udalerri biltzen ditu, guztiak ere garapen jasangarriarekin eta klima babestearekin lotuak. Guztira, 28 milioi pertsona bizi dira horietan. Sarea 2004an sortu zen, eta bere helburua esperientziak trukatzeko foro bezala jardutea da, baita garapen iraunkorra sustatuko duen hiri-eredua lortu nahi duten udalerriei laguntza teknikoa ematea ere.