EBko Etxebizitza ministroek enplegua sortzeko etxebizitzen birgaitzea bultzatzea erabaki dute
Horren bidez, gainera, estatu kideen gizarte- eta lurralde-kohesioa eta energia-eraginkortasuna hobetzea lortzen da. Erabakia EBko Etxebizitza Ministroen XVIII. Bilera Informalean hartu zen. Bilera Toledon egin zen Espainiako lehendakaritzaren esparruan eta bertara FEMPeko eta EBko Eskualdeetako Komitearen ordezkariak azaldu ziren.
Bilera azken jakinarazpen bat onetsiz amaitu zen. Jakinarazpen horrek Europar Batasunari proposatzen dio etxebizitzek energia-eraginkortasunari laguntzea eta eraikitako parkearen birgaitzea oinarrizko egiteko bezala burutzea, EBk ekonomia berreskuratzeari, klima-aldaketari eta gizarte-kohesioari loturiko helburuak lortzea proposatzen duen neurrian. Berez, birgaitzea 2020 Estrategian dago barne hartuta. Horrek ekonomia berri bat sustatzen du, iraunkorra eta ekologikoa dena.
Espainiako Gobernuko Etxebizitza ministroak, Beatriz Corredorrek, esan du "Batasunaren etorkizunerako garrantzi berezikoa den unean dagoela Europa, eta horregatik ekonomia berreskuratu eta energia-, ingurumen- eta gizarte-iraunkortasunean oinarritutako hazkunderako eredua aldatu behar dela, elementu nagusiak berdintasuna, berrikuntza eta ezagutza izanik”.
“Etxebizitza Ministeriotik birgaitzeak horri laguntzeko duen ahal handia baloratu nahi dugu” adierazi du. Hala, baieztatu duenez, enplegu-ratio altua eskatzeaz gain (eraikuntza berriak edo obra zibilek baino askoz altuagoa), industria laguntzaileetan eta eraikuntzarako materialak ekoizten dituztenetan lana sortzen du, eta sektoreko produktibitatea eta lehiakortasuna indartzen ditu. Horrez gain, gehitu du, "sistemaren iraunkortasunari mesede egiten dio energiaren kontsumoa gutxituz eta ordezko energia-iturriak erabiliz, herritarren bizi-kalitatea hobetzen du eta berrikuntza dinamizatzen du, eraikuntzarako material berriak eta eraikitzeko teknika berriak garatzea eskatzen duelako".
EBko birgaitzeari buruzko txostena
Ministroak osoko bileran Ministerioak Europako etxebizitzen birgaitzearen egoerari buruz egindako txosten bat aurkeztu zuen estatu kideek eta hautagaiek birgaitzearen alderdi nagusiei buruz, hau da, enpleguaren sorrerari, honen finantzazioari eta lankidetza publiko eta pribatuari eta arkitekturaren egitekoari buruz egindako azterketen eta duten informazioaren bidez.
Dokumentu horren bidez ondorioztatzen da etxebizitzak, eraikinak eta herriguneak birgaitzeko kontzeptuan barne hartzen diren alderdiei buruzko adostasun handia dagoela. Horren haritik, herrialdeen % 60tik ia % 90ra birgaitzeari buruzko araudietan antzeko edukiak ditu. Herrialdeen % 90ek bereziki energia-eraginkortasunari buruzko araudi berezia duela, % 80k eskuratzeko beharrizana eta % 50ek hiri-birgaitzearen ikuspegi bateratua barne hartzen duela nabarmendu du bereziki.
Hala ere, txostenak birgaitzeko jarduera neurtzeko orduan estatistiketako irizpideak homogeneizatzeko beharraz ohartarazten du. Honako hau ere jasotzen du:
.- Herrialde gehienen ustez birgaitzeak enplegua sortzen du, horregatik barne hartu dute krisiari aurre egiteko planean. Hala, bederatzi herrialdek adierazi dute 2008an eta 2009an bostehun mila lanpostu sortu direla birgaitzearen bidez. Etxebizitza Ministerioaren azterlan baten arabera, Espainian 56 enplegu sortzen dira jarduera horretan inbertitzen den milioi bat euroko.
.- Prestakuntzari dagokionez, herrialde gehienek adierazi dute dagoen eskulan profesionalak eta espezializatuak birgaitzearen sektoreko beharrizanei erantzuten dietela. 25 herrialdetako hezkuntza-sistemak prestakuntza berezia eskaintzen dute.
.- Birgaitzearen arloko eskumenak Administrazioko maila batean baino gehiagotan daude banatuta, batez ere Toki Administrazioan eta Administrazio Zentralean. Hori 27 herrialdetan ematen da.
Araudi gehienek etxebizitzak eta urbanizazioak birgaitzeko laguntzak bateratzen dituzte. 21 herrialdetan esku-hartzearen kostua errentariei besterendu dakieke.
Adinduei edo ezinduei etxebizitzak eta eraikinak egokitzeko laguntzak eskaintzen dituzten herrialdeak ere gehiengoa dira.
.- Laguntza-moten artean, herrialdeen artean sei laguntza publiko mota antzemanda ere, modurik erabiliena itzuli beharrik gabeko laguntzak dira. Zerga-onurak eta baldintza onuragarrietan emandako maileguak ere neurri handi batean eskaintzen dira. Halaber, EB12ko herrialde gehienek FEDER funtsak erabili dituzte birgaitzea finantzatzeko. Hala ere, oraingoz estatu kideen artean ez da adostasunik lortu funts hori etorkizunean erabiltzearen inguruan.
.- Azkenik, herrialdeen ustez kalitatezko arkitekturak gizarteari mesede egiten dio kultura aberastu eta herritarren mugikortasuna, ingurua eta ongizatea hobetzen duelako. Berez, herrialde gehienek sustatu egiten dute, arkitekturarekin loturiko erakundeak edo agentziak dituzte eta alderdi tekniko eta funtzionalei aplikatu beharreko estandar zehatzak ezartzen dituzte.
Energia-eraginkortasun handiagoa
Ministroek nabarmendu dute etxebizitza-politika energia-politikarekin nahitaez lotuta dagoela. Adierazi dute bizitegitarako eraikuntzaren sektoreak EBko energia-kontsumo osoaren % 40 hartzen duela, hortaz, energia birgaitzeak energia-eraginkortasuna bultzatzeko, berotegi efektua eragiten duten gasen murrizteko eta “pobrezia energetikoa” delakoa gelditzeko indarra eskaintzen du. “Pobrezia energetikoa” delakoari buruz European Quality of Life Survey-ren datuak ondorioztatu dira; datu horien bidez salatzen du 2007an Europako biztanleen % 10ek bere etxebizitzan berokuntza-maila egoki bat ezin mantendu izana.
Hala, eta Beatriz Corredorrek adierazi duen bezala, “etxebizitza baten eraginkortasuna energia birgaituz hobetzeak gasturik ez eragiteaz gain, inbertsio bat egitea eta epe ertainera aurreztea ere esan nahi du. Fatxadak edo itxiturak hobeto isolatzeak etxe bakoitzeko energiaren faktura % 40ra arte aurreztea ekar dezake.
Horren haritik, EBren helburua 2020an “zero kutsadura” sortzen duten eta ia energiarik kontsumitzen ez duten eraikinak lortzea dela kontuan hartuz, “Espainiak energia berriztagarriak eta eraikinen energia-eraginkortasuna sustatzeko politikak bultzatzen jarraituko du", Corredorrek adierazi duenez. Horretarako, Ministerioak 2011n araudi berri bat onetsiko duela iragarri du, "orain Eraikuntza Kode Teknikoan araututa dauden eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko egungo eskakizunak handituko dituena" eta besteak beste, ez du baimenduko C sailkapena baino gutxiagoko eraikinik (gaur egun, CTEk A hizkia ezartzen du eraginkortasunik handiena duten eraikinentzat eta E hizkia eraginkortasunik txikiena dutenentzat).
Azken jakinarazpenaren ondorioak
Gaur onetsi den azken jakinarazpenean, estatuek Europako biztanleen pixkanakako pobretzea aintzat hartu dute, arreta berezia jarriz pertsona ezinduek baliabideak eskuratzeko duten aukerari eta haien autonomiaren sustapenari buruzko araudiei. Horregatik, estatuetako eta tokiko agintariek herritarrak etxebizitzen eta espazio publikoen bizigarritasuna hobetze aldera modu aktiboan parte hartzeko kontzientziatu beharko dituztela gogoan hartu dute eta Europako Batzordeari lege berrietan zahartze-prozesuaren gaiari heltzeko beharra jakinaraztea erabaki dute.
Ministroek ere pobreziaren aurkako EBren plataforma bultzatzeko eskatuko diote, 2020 Europar Estrategiaren bost helburu nagusietako bat bezala, baita egitura-funtsen bidez gizarte-bazterkeriari eta marjinalitateari aurre egiteko neurriak finantzatu ahal izateko ere.
Halaber, Europako Inbertsio Bankuari (EIB) EBko estatu kideen etxebizitza-parkearen energia-eraginkortasunaren hobekuntza eta birgaitzea sustatzeko eskatzea erabaki dute, arlo horretako eragile nagusien finantziazioa hobetzeko formula berriekin.
Eskualdeetako Lantaldeko presidentea: EBk ahalegin handiagoa egin behar du hiri-berroneratze sozialean eta energia-eraginkortasunean
EBren etorkizuneko eskualde-finantzazioak arreta handiagoa jarri behar dio azpieskualdeetako desberdintasunei, batez ere, berroneratze sozialari eta energia-eraginkortasunari. Horixe da Mercedes Bressok, Eskualdeetako Lantaldeko presidenteak (EL), igorri zuen mezua. Bilera informalean Eskualdeetako Komitearen berriki egindako txostena ere aurkeztu zuen, Ministerioaren eztabaida honi lotuta Espainiako lehendakaritzak eskatutakoa.
Mercedes Bressok EBren etorkizuneko kohesio-politikak eskualdeetako desberdintasun ekonomikoei arreta handiagoa jarri beharko liekeela adierazi zuen, eta ez haien artekoei bakarrik: “Hiriguneak hazkunde ekonomikoaren eragileak dira, baina gizarte desberdintasunen eta diru-sarreren desberdintasunen arazorik larrienak ere ezkuta ditzakete. Ondorioz, esku-hartzeek nahiko aberatsak diren hiriguneetan ere egon daitezkeen pobrezia-guneetan jarri behar lukete arreta”.
ELko presidenteak azpimarratu zuen aipaturikoa Europako araudi berriaren ondorio zuzena dela, Lisboako Tratatuan azaldutakoa, "lurraldeen kohesioa" helburu ofizialtzat hartu duena: “lurraldeen kohesiorako helburu berriak gobernantzako maila guztien interesekoa izan behar du. Are zehatzago, hiri-politikak maila anitzeko gobernantza onaren froga dira".
Bressok kohesio-politikak hiriko garapenean izan dezakeen aldeko eragina ere azpimarratu zuen: “Kohesio-politikak zalantzarik gabe funtsezko eginkizuna bete behar du. Etorkizunean, hiria eskualdeko programazio estrategikoaren elementu garrantzitsuagoa izan beharko da, baina horrek kohesio-politika zatitzea eragin gabe. Beharrezkoa izango da hiri-politikek energia-eraginkortasuna, gizarte-kohesioa eta urbanizatzeko eta berrikuntzarako proiektuen kalitatea erabakitasun handiagoz sustatzea.”
Txostenaren azken bertsioa EBren web-orrian ikusi ahal izango da EBko hizkuntza ofizial guztietan.