FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Bederatzigarren udal agintaldia abian da udalbatzak eratu ostean


Gaurtik aurrera, ekainak 11, Espainiako udalerri gehienetan maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitza diren udalbatza berriak lanean hasiko dira. Normaltasun osoz eratu dira Estatu osoko udalbatzak eta jabetu dira dagozkien karguez alkateak.


Zortzi mila bat Udalek gobernu talde berria izango dute, beraz, udalbatza eratzeko bilkura eta lehen zinegotzia hautatu eta gero. Hala ere, beste batzuetan uztailaren lehen egunetara arte itxaron beharko da, hain zuzen, justiziak errekurtsoen ebazpenak eman arte. Esaterako, Bartzelona, Girona edo Santiagon, hiri nabarmenenak aipatzeagatik, Melillako Asanbladaz gain.
 Udalerri gehienetan (8.116tik 6.536tan) ez da pakturik egin edo zerrenda bozkatuenaren araua aplikatu behar izan, hautagaitza batek gehiengo absolutua lortu duelako.
 Kataluniako bi hiriburutan (Bartzelona eta Gironan) oraindik udalbatzarik eratu ez den arren, CiU jabetuko da haietaz ziur aski, datuen arabera, PPk 34 probintzia hiriburutan aginduko du, PSOEk 9tan, EAJk Bilbon, Bilduk Donostian, BNGk Pontevedran eta Coalición Canariak Santa Cruz Tenerifekoan.