FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Espainiako Aldizkari Ofizialak argitara eman ditu Udalei eskainiriko Kreditu Institutu Ofizialaren lerro berria eta gastu araua


2011ko uztailaren 7ko Espainiako Aldizkari Ofizialak argitara eman duen Errege Dekretuak agintzen du, besteak beste, Kreditu Institutu Ofizialaren lerro berria sortzea eta tokiko administrazioaren gastu araua, Tokiko Erakundeek enpresei eta autonomoei zor dizkieten ordainketak egin ahal izan ditzaten.


Errege Dekretuan zehazten denez, Tokiko Erakundeek epe luzeko kreditu eragiketak itundu ahalko dituzte enpresei nahiz autonomoei erositako hornikuntza, obra eta zerbitzu ordaindu gabeak kitatu ahal izateko. Gobernuak horretarako ahalmena emango dio Kreditu Ofizialeko Institutuari udalentzako mailegu-lerroa eskaintzeko aukera izan dezan, betiere, maileguaren zenbatekoak gainditzen ez badu 2011ko Estatuen zergatan parte hartzeagatik konturako entregatan tokiko erakundeek jasotzen duten urteko kopuruaren % 25a.
Gastu arauari dagokionez, Errege Dekretuak administrazioen, batik bat, tokiko administrazioen aurrekontu egonkortasuneko helburuak zehazten ditu. Horretarako, kontuan hartzen du administrazioaren gastu konputagarrien hazkundeak ezingo duela gainditu Espainiako ekonomiaren epe ertainerako erreferentziazko hazkunde-tasa (BPGren bidez emana, termino nominaletan eta 9 urteko aldirako).

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)