2009ko Tokiko Inbertsioetarako Estatu Funtsari esker, udalek 30.600 proiektu egin ahal izan zituzten.
Estatuak Espainiako demokraziaren historian udalerrietan martxan jarri duen inbertsio programa handienari buruz idatzi den lehenengo liburua da aipatutakoa. Bigarren liburuak 5.000 milioi euroz hornituta zegoen 2010erako Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren emaitzak jasoko ditu, xehetasun maila berberarekin. Bi funts horietara bideratutako 13.000 milioi euroak Espainiako 2009 eta 2010eko BPGaren % 0,8 eta % 0,5 izan dira, hurrenez hurren.
2009ko Estatuko inbertsioak 14.000 enpresari baino gehiagori lana eman die eta hainbat proiektu motatan banatu da, udalerri bakoitzeko biztanleen beharren arabera, baina azterketak erakusten duenez, gehien bat gune publikoak, kulturalak eta sozialak berritzeko eta oinarrizko zerbitzuak emateko jardueretarako erabili dira.
Honela banatu da, inbertsioaren arabera:
· Gune publikoak berritzea eta hobetzea (% 35,5)
· Oinarrizko zerbitzuetarako ekipamenduak eta azpiegiturak (% 22,5)
· Kultura, hezkuntza edo kirolerako ekipamenduak eta eraikinak (% 21,2)
· Gizarte, osasun eta ehorzte eraikinak eta ekipamenduak (% 7)
· Mugikortasunaren eta bide segurtasunaren sustapena (% 4,8)
· Ondare historikoaren eta udal-ondarearen kontserbazioa (% 2,6)
· Oztopo arkitektonikoak ezabatzea (% 2,1)
· Ingurumena babestea (% 1,7)
· Energia aurreztea eta eraginkortasuna (% 1,2)
· Industria sustatzea (% 0,9)
· Turismoa sustatzea (% 0,3)
· Suteak prebenitzea (% 0,2)