FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Segurtasuneko Tokiko Batzarren Erregelamendua onartu da


Ministroen Kontseiluak Segurtasuneko Tokiko Batzarrak arautzen dituen erregelamendua onartu du. Organo horiek Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen Lege Organikoan jasota daude eta euren zeregina da udalerri berean jarduten duten segurtasun indar eta kidegoen (estatukoak, tokikoak eta autonomikoak) lankidetzarako moduak eta prozedurak ezartzea.


Berriki onartu den Errege Dekretuaren bidez, tresna juridiko egoki batek batzar horien sorrera eta osaera arautu du, eta 25 urteko lege-hutsunea estali.Izan ere, 1986ko Segurtasun Indar eta Kidegoen Lege Organikoan xedatu zen, udaltzaingoa zuten udalerrietan Segurtasuneko Tokiko Batzarra sortzeko aukera egongo zela; batzar horien sorrera eta osaera, berriz, ondoren emango zen erregelamendu batek arautuko zuela jaso zen.
 
Segurtasuneko Tokiko Batzarrak, beraz, une horretan sortu ziren. Orduz geroztik lanean aritu dira, eta erabilgarriak direla frogatu dute. Dena den, maila apalagoko xedapenen bidez arautu izan dira.Erregelamendu berriaren arabera, batzar horiek berezko udaltzaingoa duten udalerri edo udal-elkartzeek eratuko dituzte, euren borondatez. Horretarako, kasuan kasuko udalerriko alkateak eta gobernuak dagokion autonomia-erkidegoan duen ordezkariak —edo, eskuordetuz gero, gobernuak dagokion probintzian duen ordezkariordeak— akordioa eman beharko dute.
Sektorearen baiezko erantzuna
 
Udaltzaingoen Buru eta Zuzendarien Espainiako Batasunak (UNIJEPOL) “oso positibo” deritzo arau hori eman izanari. Haien aburuz, udalerrien, estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza erraztuko du herritarren segurtasunaren arloan eta udaltzainen eta udalerriaren esparruaren barruan jarduten duten segurtasun-indar eta –kidegoen arteko koordinazio eraginkorragoa bultzatuko du.

UNIJEPOLek komunikatu bidez nabarmendu du Errege Dekretuak administrazio-izapidetze luzea izan duela; batetik, nahitaezko hainbat txosten eta irizpide eman behar izan direlako (horien artean, Tokiko Administrazioaren Espainiako Kontseiluarena eta Estatu Kontseiluarena), eta, bestetik, negoziazio-prozesu bizia izan dutelako FEMPekin. Hain zuzen, UNIJEPOLek modu aktiboan lan egin du FEMPekin; aholkularitza eman dio eta, gainera, parte-hartze azpimarragarria izan du lege-testua idazteko negoziazio-mahai teknikoetan

Erlazionaturiko dokumentuak

Erlazionaturiko dokumentuak

Nota

(0.0Kb)

09/09/2010

>Ir a la audioteca_eu