FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Hiriguneko garraio kolektiborako diru-laguntza eskaerari buruzko informazioa aurkeztea


Autonomia erkidegoekiko eta tokiko erakundeekiko finantza lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak argitara eman du hiriguneko garraio kolektiborako diru-laguntza eskaera egiteko beharrezko informazioa nola aurkeztu azaltzen duen ebazpena. Aipaturiko informazioa uztailaren 1a baino lehen igorri beharko da.


 
Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren web gunean deskargatu daitekeen ebazpenak Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako hiriguneko garraio kolektiborako 70 milioitik gorako diru-laguntzari egiten dio erreferentzia eta autonomia erkidegoekiko eta tokiko erakundeekiko Finantza Lankidetzarako Zuzendaritza Nagusiak finkatutako irizpideak azaltzen ditu, diru-laguntza horiek eskatu ahal izateko beharrezko dokumentazioa bidal dezaten.
 Testuan eranskin anitzeko eskaera-orria aipatzen da, Ministerioaren web gunean deskargatu daitekeena, eta tokiko arduradunek aurkeztu beharreko gainontzeko dokumentazioa eta aurkezteko modua zehazten da. Ebazpenak zehazten duen beharrezko informazioa honakoa da: kontabilitate informazioa, auditoreak gainbegiratutako garraio zerbitzuari egotzi ahal zaizkion sarrera eta gastu kontuen dokumentu xehatua, diru-laguntza eskatu duen udalak zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, garraio-zerbitzua eskaintzen duen enpresa, elkarte edo erakundeak zerga eta Gizarte Segurantzako betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria eta, azkenik, jardueraren finantza baldintzak arautzen dituzten akordio eguneratuak biltzen dituen agiri ofiziala.