Estatuko Aurrekontu Orokorretan eutsi egingo zaie plan probintzialetarako eta udalerri txikietarako funtsen zenbatekoei
Gaspar Zarríasek, bere hitzaldian, Gobernuak parlamentuaren bilkura-aldi honetan Tokiko Gobernuaren Lege berria aurkezteko hartutako konpromisoa azpimarratu du berriro, baita udalei finantziazio bidezkoa eta behar bestekoa emateko helburua ere. Dena dela, haren hitzetan, “lehenengo eta behin, defizit publikoaren arazoa konpondu behar da”.
Gaspar Zarríasek Kongresuan bildu diren 500 bat lagunen aurrean hitz egin du. Udalek azken bi urteotan defizit publikoa geldiarazteko egin duten ahalegina eskertu du, izan ere, ahalegin horri esker, datorren urtean toki-erakundeen epe luzerako zorpetze baldintzak aldatzeko neurria hartu ahal izan du Gobernuak.
Estatu-idazkarirekin batera, Pedro Castro FEMPeko lehendakariak hitz egin du Udalerri Txikien I. Kongresuan. Kongresua FEMPek antolatu du, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren, Toledoko Diputazioren eta Gaztela-Mantxako Udalerrien Federazioaren laguntzarekin eta Europar Batasuneko FEADER funtsaren babesarekin.
Bestetik, Pedro Castrok, FEMPek udalerri txikiei laguntzeko hartu duen erabaki irmoa aipatu du. Udalerri txikiek, etorkizuna bermatzeko, egonkortasun demografikoa lortu behar dute eta gai izan behar dute bertan bizi direnei bidezko bizi-baldintzak eskaintzeko.
FEMPeko lehendakariak gogorarazi zuenez, udalerri txikienek bermatzen dute herri honen natura-ondarea, eta beharrezkoa da landa inguruneko biztanleriari eutsiko dioten politika sektorialak aplikatzea.Horretarako, FEMPeko lehendakariaren iritziz, udalerri txikietako biztanleen bizi-baldintzen hobekuntza bermatu behar da, produkzio gaitasunak eta egiturak, zerbitzuak, azpiegiturak eta ingurumen-balioak garatuz.Horretarako, baieztatu zuenez, Estatuak eta autonomia-erkidegoek inbertsio-ahalegina mantendu behar dute, lurraldeen arteko desorekak gutxitu ahal izateko.
Pedro Castrok, era berean, 2011n udalei ezarritako zorpetzeko debekuaren aldaketa aipatu zuen; Castroren hitzetan, neurri hori udalerri txikientzat izango da onuragarrien.Era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorretan 20.000 biztanletik beherako udalerrietarako funtsari eutsi egingo zaiola iragartzea oso berri ona dela adierazi zuen, eta, udalerri horien zeregina funtsezkoa dela baieztatu zuen, ekonomia suspertzeko eta gure herrialdearen garapen iraunkorrerako.
Udalerri txikien ahotsa
Espainiako udalerri txikiak gaur egungo egoerari buruz, beren lurraldean ezar daitezkeen enplegu-politikei buruz, zerbitzuen kudeaketari buruz edo emakumeek toki-gobernuan parte hartzeari buruz eztabaidatu dute Toledon.
Landa-garapen Iraunkorraren Legeak ere leku nabarmena izan du kongresuaren programan, eta, esate baterako, Elena Espinosak, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko ministroak, hitz egin du.Gainera, programan, berariazko eztabaida bat aurreikusi da probintzia-diputazioek, irletako kabildoek eta kontseiluak eta udalerrien mankomunitateek betetzen duten zereginari buruz, eta, halaber, FEMP osatzen duten alderdi nagusietako ordezkarien arteko eztabaida izan da.