FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Bioaniztasunaren aldeko FEMPen Sareak udalerrietako “enplegu berdea”-ren alde apustu egin du


Tokiko Gobernu Sarea + Bioaniztasuna 2010eko eta Guadalajarako Probintziako Diputazioko presidenteak, María Antonia Pérezek, udaletako arduradunei beren lurraldeetan garatzen dituzten politiketan bioaniztasuna integratzeko eta "enplegu berdea" delakoaren bidez lanpostuak sortzeko gai diren jarduerei arreta berezia jartzeko eskatu die


Real Sitio de San Ildefonso-La Granja (Segovia) herriak Bioaniztasunaren aldeko Tokiko Gobernuen III. Topaketa hartu du, FEMPek eta herri horretako udalak antolatutakoa, Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea dela eta. Topaketa FEMPen Tokiko Gobernuen Sarea + Bioaniztasuna 2010en Batzar nagusiaren barruan egin da.  
 
María Antonia Pérezek “geroz eta udalerri gehiagok” beren espazio naturalen dibertsitate biologikoa kontserbatzeko eta indartzeko egiten duten ahalegina azpimarratu zuen eta zeregin horretan erabiltzen den diruaren errentagarritasuna baloratu zuen. Horregatik esan zuen, garrantzitsua dela lanpostu berriak sortzeko gai den edozein ekimen publiko edo pribatu babestea eta, aldi berean, ekosistemak kontserbatzen direla ziurtatzea.
 
FEMPen Sarearen presidenteak adierazi zuen udalerriak direla ingurumeneko politika eraginkorrak aplikatzeko lehenengo maila “eta askotan azkena” eta udalek “geroz eta erantzukizun handiagoa dutela ingurumeneko jardueretan, enplegua finkatzeko eta gizartearen eta hirigintzaren garapen iraunkorra bermatzeko aukera ematen dutelako”.
Espainian ingurumenarekin loturiko jardueretako enpleguak, guztira, herritarren % 2,62k dira jada, 530.947 lanposturekin, Espainiako Iraunkortasun Behatokiak eta Bioaniztasuna Fundazioak egindako azken txostenaren arabera. Sarearen presidenteak, lan horren proposamenarekin bat etorriz, gutxira enplegu gehienak, denak ez esatearren, berdeak izatearen aldeko apustua egin zuen, ekonomia eta gure ongizatea inguruan ditugun baliabide naturalen erabilera eraginkorraren eta errespetuzkoaren araberakoa izango delako.
Topaketa honako hauek inauguratu dute: Sarearen presidenteak, José Luis Vázquez alkate anfitrioiaren laguntzarekin; Segoviako Gobernuaren ordezkariordeak, María Teresa Rodrigok; eta El Espinarreko alkate eta Gaztela eta Leongo Udalerrien eta Probintzien Eskualdeko Federazioko Sustapen, Hirigintza eta Ingurumen Batzordeko presidentea den David Rubiok.
 
 
Tokiko Gobernuen Sarea + Bioaniztasuna 2010 FEMPren barruan 2007an sortutako atal bat da, gaur egun Espainiako 219 Toki Erakunde barne hartzen dituena, hau da, ia 22 milioi biztanle guztira.
 
Bioaniztasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, pasa den maiatzaren 21ean sare horretara atxikitako Tokiko Gobernuen ordezkariek adierazpen bat izenpetu zuten. Adierazpen horretan dibertsitate biologikoa zaintzeko eta printzipio hori udaletako eta probintzietako politiketan, batez ere planifikatzeko bitartekoetan eta lurzoruaren erabileretan, sartzeko konpromisoa hartu zuten.
 
Sarearen kide diren 215 tokiko erakundeek izenpetutako adierazpen horren asmoa Espainia osoko tokiko arduradunek proposatutako neurriak aplikatzea da. Gomendioen artean “ekosistemak, espezieak eta korridore ekologikoak babestea” eta “espazio berdeak gehitzea eta produktuen eta zerbitzuen erosketa berdeen politikak bultzatzea” proposatzen da.
 
Bihar Sarearen batzarra izango da topaketa amaitzean, eta Sarera atxikitako udalerrietako hezkuntza-zentroek aurkeztutako proiektuen Bio + Vida-ren lehen sariak banatuko dira.