FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Mª Antonia Pérezek bideak aldarrikatu ditu, naturarako pasabide eta landa-lurraldearen kohesio-elementu moduan


FEMPren Tokiko Gobernuak + Bioaniztasuna Sareko lehendakari berriak, María Antonia Pérezek, bide naturalek mugikortasunerako, irisgarritasunerako eta landa-lurraldearen kohesiorako irudikatzen duten balioa aldarrikatu du, eta eskatu du bide horiek birgaitzeko eta mantentzeko inbertsioak gehitu daitezela, garapen turistiko eta ekonomiko iraunkorrean ere elementu garrantzitsuak izan daitezen.


Guadalajarako Diputazio Probintzialeko lehendakari denak Ingurumenaren eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioak Madrilen antolatu dituen jardunaldi batzuetan parte hartu du. Jardunaldi horiek, “Bide Naturalak. Ibilbide natural ez-motorizatuak balioesteko bidean” izenburupean, Landa Ingurunearen eta Uraren estatu-idazkariak, Josep Puxeuk, inauguratu zituen.
 
Mª Antonia Pérezek, FEMPren Sarearen lehendakari gisa egin duen jendaurreko lehen agerraldian, bide publikoen eta abelbideen onurak azaldu zituen, aniztasun biologikoa ahalbidetzen baitute. Zenbait kasutan, gainera, biztanle-gune sakabanatuenetara iristeko bideak dira, eta horrelako bideak, aldi berean, “naturarako pasabideak” dira, erantsi zuen.
 
Bide ez-motorizatuek, Espainia osoan, milioi bat kilometro inguruko ibilbidea betetzen dute; kilometro horietatik, heren bat edo erabiltzeko egoera “desegokian” daude, Sareko lehendakariak aipatu zuenez. Bideetan egiten den urteko batez besteko inbertsioa, bestalde, kilometroko 2.000 eurotik gorakoa da.
 
10 milioi bat lagun landa-munduan bizi dira, eta Espainiako udalerrien % 70ek 5.000 biztanletik behera du. Haiexek dira bide naturalen erabiltzaile eta onuradun nagusiak, eta bide horiek egoera eta erabilera onean egoteak arriskuak saihesten ditu, hala nola baso-suteak eta ekosistemako kalteak. Lan horretan inplikatuta dago, Mª Antonia Pérezek esan zuenez, bera buru duen Sarea, dela jarduera konkretuei dagokienez, dela biztanleriaren sentsibilizazio-lanean, lurralde bakoitzeko bioaniztasunaren babesean eta kontserbazioan.