FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

FEMPeko Lankidetza Batzordeko presidenteak Senatuan hitz egin du


FEMPeko Garapenerako Lankidetza Batzordeko presidente eta Collado Villalbako alkate José Pablo Gonzalez Duranek abenduaren 21ean Senatuan egin zuen agerraldian iragarri zuenez, Espainiako tokiko gobernuek emandako Garapenerako Laguntza Ofiziala (GLO) 147.182.837 eurokoa izan da eta zatirik handiena Latinoamerikan eta Afrikan gauzatzen ari diren azpiegitura eta gizarte zerbitzuetarako erabili zen.


 
Ekarpen hori Espainiako laguntza ofizial garbiaren % 3,11 da, FEMPek 2009ko konpromisoei lotuta egindako tokiko lankidetza publikoari buruzko txosten berrienaren arabera.
 
Gonzalez Duranek Goi Ganberako Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Batzordearen aurrean hitz egin du, ENTESA Catalana de Progrés talde parlamentarioaren eskariz, FEMPen lankidetza politika eta proiektuen berri emateko, baita tokiko gobernuek 2015erako errenta nazional gordinaren % 0,7 garapenerako nazioarteko lankidetzara zuzentzea lortzeko moduari buruz daukaten iritzia helarazteko ere.
 
Collado Villalbako alkateak FEMPeko Lankidetza Batzordeak, eztabaida foro eta tokiko gobernuek bultzatutako elkartasunaren ordezkaritza gisa, zer helburu dauzkan jakinarazi du.  Helburu nagusia laguntzaren koordinazioa eta osagarritasuna bultzatzea da, kuantitatiboki eta kualitatiboki hobetzea sustatzeko, arreta harmonizazioan eta eskuratzean jarrita, Parisko Adierazpenari jarraiki.
 
Era berean, nabarmendu duenez, Federazioaren lehentasunezko ekintzetako bat hegoaldeko tokiko udalen eta berauek ordezkatzen dituzten elkarteen indartze instituzionala babestea da, garrantzia tokiko autonomiaren defentsari eta gobernantza onari emanda, eta, horrez gain, deszentralizazio prozesuei laguntzea.
 
% 0,7ari dagokionez, Espainiako tokiko gobernu askok beren gain hartutako helburua dela baieztatu du, eta FEMPek konpromiso hori bultzatzen duten ekimenak sustatzen jarraituko duela.