Irisgarritasun Unibertsalaren Reina Sofía Sariak Udalerrientzat 2010
Udalerrientzako Irisgarritasun Unibertsalaren Reina Sofía Sariaren 2010eko ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 19an bukatzen da. Sariak udalerriak saritu nahi ditu, ingurune fisikoaren, hezkuntzaren, aisiaren, kulturaren, kirolaren, garraioaren, turismoaren eta teknologia berrien esparruan desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasun unibertsala lortzeko egindako etengabeko lanagatik.
Sari hauetan, Espainiako udal guztiek parte har dezakete, populazioaren araberako kategoriatan banatuta, baita Latinoamerikakoek ere, baldin eta bost urtez, gutxienez, etenik gabeko lana egin badute irisgarritasun unibertsalaren esparruan. Irabazleek 15.000 euroko saria irabaziko dute.