FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Pedro Castro UGTko automozio-sektoreko ordezkariekin bildu da


FEMPko lehendakariak, Pedro Castrok, bilera bat eduki du MCA-UGTko idazkari nagusi eta automozio-sektoreko idazkariarekin, Rogelio Menarekin, eta MCAS UGT Madril-eko idazkari nagusiarekin, Mariano Hoyorekin, gai nagusi moduan garraio publikoa izan dutela.



UGTko ordezkari sindikalek automozio-sektorearen egoeraz informatu zuten Getafeko alkatea, eta helarazi zioten behar-beharrezkoa dela toki-korporazioek gure herrian ibilgailu mota horien fabrikazioan diharduten enpresei laguntzeko zenbait jarduketa gauzatzea, milaka langileren enplegu-mailari eta -kalitateari lagunduko diotelakoan. Ordezkari horiek beharrizan hori helarazi zioten alkateari.
 
Pedro Castrok hitz eman zuen udalei helaraziko dizkiela ordezkari sindikalen eskariak, hau da, alde batetik, hiriko garraiorako flotetako inbertsioa eta berriztapena indartzea, eta, bestetik, kontratatzerako orduan hurbiltasuneko irizpideak aplikatzea.