FEDERACION ESPAÑOLA DE MUNICIPIOS Y PROVINCIAS

Udal berrientzako web kanal propioa


Lurralde Politika eta Herri Administrazio Ministerioak bere web gunean (www.mpt.gob.es) abian jarri du, udalbatzak eratu diren egunean, tokiko erakundeekin jarduteko eta komunikatzeko kanal berezia, tokiko gobernuen eskumeneko gaietarako aplikazio informatikoak eskaintzen dituena: udalentzako Estatuko inbertsio funtsak, Europako funtsak eta diru-laguntzak.


Web gune berriak alkateen erregistroa, tokiko erakundeen erregistroa eta hainbat prozedura egin ahal izateko izapidetze telematikoa eskainiko ditu, hala nola estatu mailako funtzionario gaikuntzaren erregistroa. Era berean, udal gobernu organoetako akordioak gobernu ordezkaritzei jakinarazteko betebeharrari erantzungo dio.
Alkateen erregistro berriei dagokienez, udalbatzak eratu eta berehala gaurkotuko dira, haiengandik jasotako informazioarekin.
Aplikazioak era sistematizatuan eskainiko ditu informazioa, aipatutako Ministerioak eginiko estatistikak, azterlanak eta datuak zein gainontzeko Ministerio eta Estatuko erakunde publikoetako tokiko informaziorako estekak.